Osasun mentala

Beasaingo Gurutze Gorriko Prestakuntza Zentroko ikasleei gaixotasun mentala ezagutzen lagundu diegu

Laugarren urtean jarraian eta gaixotasun mentala gehiago ezagutzeko helburuarekin, Goierriko Gurutze Gorriko Batzordearen prestakuntza-ikastaroetan parte hartutako pertsona talde bat Beasaingo Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroan izan zen.
Beasaingo Gurutze Gorriko Prestakuntza Zentroko ikasleei gaixotasun mentala ezagutzen lagundu diegu

Vicente Hueso arduratu zen taldea hartzeaz, eta kideei Aita Menni Ospitaleak 1898. urtean aita Mennik sortu zenetik gaixotasun mental larriak artatzen duen zentro espezializatu moduan izandako jarduera azaltzeaz. Datu interesgarri askoren artean, EPZren burua den psikologoak, esaterako, biztanleen % 1ek eskizofrenia (pentsamendua, pertzepzioa, emozioak eta borondatea alda ditzakeen gaixotasun mental kronikoa) duela esan zuen.

Ikastaroko ikasle gehienak emakumeak izan ziren, eta gaixotasun mentalaren sintoma positiboak eta negatiboak ikasi ahal izan zituzten. Bestalde, gaixotasun hura duten pertsonak “normaltasunera itzultzea” nahi duen gizarte batean gaur egun dagoen tratamendua ezagutu zuten. Beasaingo EPZ gisako eguneko zentroak eguneroko bizitza arrunta eta kalitatezkoa garatzeko gure laguntza behar duten pertsonentzat dira. Psikologoaren ustez, “muleta bat modukoak dira, laguntza bat beren eguneroko bizimoduan, eta bere gizarte-normalizazioan aurrera egitea lortzen duen arte luzatzen da”. AMHk ezaugarri honetako beste hiru zentro kudeatzen ditu: bat, Arrasaten, beste bat Donostian (Maldatxo) eta azkena Irunen.

Saioa oso parte-hartzailea izan zen, ikasleak behin eta berriz egon ziren galdetzen eta beraien esperientziak kontatzen. Izan ere, Vicente Huesok sarreran adierazi zuen moduan, ia denok ezagutzen dugu gaixotasun mentala duen norbait. Horrez gain, Alicia Gomez koordinatzaileak azaldu zuen moduan, taldearen erdia arlo soziosanitarioko jarduneko langileak ziren, adinekoen zentroetakoak bereziki.

Beasaingo Gurutze Gorriko Prestakuntza Zentroko ikasleei gaixotasun mentala ezagutzen lagundu diegu

EPZ batera joaten diren erabiltzaileen profil ohikoena hau da: 45 urteko gizonezkoa, familiaren etxean bizi dena, senideen laguntza jasotzen duena eta eboluzio luzeko gaixotasun mental larria duena. Baina gure erabiltzaileak ere zahartzen dira, gero eta mendetasun handiagoa dute, eta egoitzetan edo eguneko zentroetan zaindu behar dituzte, senideen laguntza duten edo ez kontuan hartuta. Adinarekin, gaixo daudela ez konturatzeaz eta gaixotasunaren berezko sintomak izateaz gain, beste arazo batzuk ere gerta daitezke, hala nola depresioa edo dementzia, jokabide arazotsuak handitzez dituztenak, eta laguntza psikofarmakologikoa eta psikoterapeutikoa zailtzen dituztenak”, adierazi zuen adituak.

Vicente Huesok azpimarratu zuen oso garrantzitsua dela mota horretako gaixoekin adi egotea, eta jakin behar dugula noiz izaten ari diren desorekatze klinikoak: “batzuetan pazienteek haluzinazioak edo delirioak dituzte, baina sufritzen duten arren, ez dira kexatzen”.  Aita Menniko psikologoarentzat errakuntza da gure arreta jokabidearen alterazio larria duten eta inguruko eremuetan arazoak ekartzen dituzten pazienteengan bakarrik jartzea; “jakin behar dugu paziente askok isilean sufritzen eta pairatzen dituztela beren gaixotasun mentalaren ondorioak”.

Talde osatzen zuten 14 pertsonak Ordizia, Beasain, Legazpi eta Zumarragatik etorri ziren 30 orduko “Mendeko pertsonen animazio soziala erakundeetan” ikastaroan parte hartzeko. Oso interesgarritzat jo zuten EPZra egindako bisita, eta parte hartzea gustatu zitzaien. Atsegin handia ere izan zen zentroko langileentzat artatzeko aukera izatea.