Osasun mentala

Berotegia eta ortua lehen fruituak ematen hasi dira

Lan-taldeak pozik jaso ditu modu ekologikoan landatu dituzten eta geroago ospitale bereko profesionalei astean behin saltzen dizkieten lehen uztak eta barazkiak.
Berotegia eta ortua lehen fruituak ematen hasi dira

Haritz-hosto urazak, eskarolak, perrexila eta ziazerbak izan dira Aita Menni Ospitaleko lurretan udazkean jarri zuten berotegiaren lehen fruituak. Pazienteek landatu zituzten lehen zerbak ere heldu dira.

Barazkiak bildu ondoren lan-taldeak astero saltzen ditu Ospitalean bertan. Pazienteak eraikin nagusiko lehen eta bigarren solairuetatik joaten dira beren produktuak langileei eskaintzen, Zuzendaritza Batzordeko kideei barne. Hori egin zuten lehen aldian produktu guztiak saldu zituzten.

Berotegia eta ortua lehen fruituak ematen hasi dira

Lurreko produktuen salmentarekin bildutako dirua (urazak, esaterako, euro batean saltzen dituzte) landatzen jarraitzeko, haziak, landareak eta bestelakoak erosteko erabiltzen dute.

Maria Jose Reos da jarduera zuzentzen duen okupazio-terapeuta. Baratzezaintza terapeutikoaren munduan hilabete gogorrak emanda, harro erakusten ditu paziente batzuekin bere lanaren fruituak. Labore ekologikoa egiten dute berotegian eta haren ondoan dagoen ortuan. Han, hiru fruta-arbola ere landatu dituzte: gereziondo bat, aranondo bat eta sagarrondo bat.

Berotegia eta ortua lehen fruituak ematen hasi dira

Egia esan, proiektuan parte hartzen duten pazienteak eta Errehabilitazio Zerbitzuko langileak oso pozik daude. Ongi egindako lanaren asetasuna oso handia da. Orain, udaberrian, benetan emankorra den garaia hasten da, beraz, oraindik lan eta produktu asko dituzte aurrera ateratzeko; irailera arte, gutxienez. Beheko laukian apirilerako eta maiatzerako aurreikusitako lanak ikus ditzakegu. Gogoa eta ilusioa ez zaizkie falta. Eta orri hauetatik, egindako aurrerapen guztien berri ematen joango gara.

Berotegia eta ortua lehen fruituak ematen hasi dira