Kalte zerebrala

Bizitzak aldatzen dituzten jostailuak

Honela ikusi zuten Grupo Noticiaseko egunkariek gure jostailu egokituen tailerra. CEAPATeko profesionalak Bilboko Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentrora hurbildu ziren, dibertsitate funtzionala duten haurrek jolas egin ahal izan dezaten egokitzapenak egiten erakustera.
Bizitzak aldatzen dituzten jostailuak

Joan den asteburuan, Grupo Noticias taldeko DeiaNoticias de Gipuzkoa eta Noticias de Álava egunkariek erreportaje polit bat argitaratu zuten Dibertsitate funtzionala duten haurrentzako jostailuak egokitzeko tailerrari buruz, zeina orain dela egun batzuk egin zen, Bilboko Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroan. Online bertsioa estekak sakatuz irakur daiteke, eta paperezko bertsioa, berriz, argazkia sakatuz agertzen den pdf-an.

Tailerrean,  Facebookeko bilduman ikus daitekeenez, lagun ugari elkartu ziren eta, zalantzarik gabe, erabat arrakastatsua izan zen.