Boluntariotza Nagusilanekin, Irungo EPSZtik

Maldatxon ere bat egin dugu Halloween ospakizunarekin

Anzaran zentroan Nagusilan-ekin lankidetzan dihardugu joan den udaberriaz geroztik. Lehen harremanaren ondoren, adineko pertsonen elkarteak jakinarazi zigun kezkatuta zegoela programatzen dituzten txangoetan mugikortasun arazoak dituztenei arreta eman ahal izateko, izan ere, horretarako, boluntario gehiago behar dituzte; hori lortzea, une jakin batean, erraza izan daiteke. Nagusilanek boluntariotza sozialean lan egiten du, hirugarren adineko pertsonei lagunduz, hainbat jarduera antolatuz: txangoak, laguntasunak, ekitaldiak, etab.

Horregatik, Irungo EPSZko profesionalek eta erailtzaileek elkarte horrekin lan egin nahi izan genuen, eta hainbat irteeratan lagundu diogu gure presentziarekin. Gure zentroko zortzi erabiltzailek Nagusilanek Astigarragako Sagardoaren Museora antolatu dituen zazpi txangoetan parte hartu dute, maiatzetik urrira bitartean. Txango bakoitzera desgaitasun intelektuala duten hirugarren adineko hainbat egoitzatako pertsonak joan dira. Gure zeregina izan da lagun egitea eta behar izan dutenen aulki gurpildunak mugitzea. Erantzukizun hori oso motibazio eta inplikazio handia izan da gure erabiltzaileentzat, zeinak egunetik egunera txango horietan parte hartzeko zain egon diren. 

Boluntariotza Nagusilanekin, Irungo EPSZtik

Boluntariotza Nagusilanekin, Irungo EPSZtik
Irteeren erronda amaitu eta gero, Juan Carlos de Benitok (Nagusilaneko ordezkaria) gure zentroa bisitatu zuen, eta gure boluntario bakoitzari esker oneko gutun bat eman zien, eskainitako lankidetza eta laguntzagatik.

Lankidetza horrez gain, Anzaran zentroko hainbat lagunek “Ttipi-Ttapa” izeneko egitasmoan parte hartzen dute, hori ere Nagusilanek antolatuta. Bertan, astearte eta ostegun guztietan parte hartzaile talde handi bat elkartzen da pasio bat emateko. Horrela, komunitatearekiko integrazioa eta ariketa fisikoa uztartzen dira.

Bi esperientziok zein ondo joan diren ikusita, ez dugu baztertzen etorkizunean elkarte horrekin lankidetza gehiago egitea, oso komunikazio sendoa mantentzen dugularik.