Osasun mentala

Vía Campesinak estimatzen du gure Ereiaro proiektuak abiatutako gaikuntzarako eta gizarteratzeko lana

Ordezkaritza zabalak bistatu zuen ospitaleko baratzea eta negutegia, buruko gaixotasunak dituzten pertsonentzako “kide sentitzeko espazioa”. Tokiko nekazaritzaren aldeko mugimendu multikultural honek Aita Mennin lurra landuz egiten den lan terapeutikoa eta gizarteratzeko lana goraipatu zuen.
Vía Campesinak estimatzen du gure Ereiaro proiektuak abiatutako gaikuntzarako eta gizarteratzeko lana

Aita Menni ospitaleko Errehabilitazio eta Dinamizazio Psikosozialeko Zerbitzuko profesionalek joan den uztailaren 27an Vía Campesinako ordezkaritza bati harrera egin zioten. Erakundeak interesa agertu zuen gure zentroak bultzatutako baratzezaintza terapeutiko eta okupazionaleko Ereiaro proiektua ezagutzeko. 

Vía Campesina nazioarteko mugimendua da, nekazariak, ekoizpen txiki eta ertainak, landa-inguruko emakumeak, komunitate indigenak, nekazaritzako langile emigranteak, gazteak eta lurrik gabeko jornalariak biltzen ditu. Nerea Altuna eta Idurre Aranguren, Ereiaroren sustatzaileak, anfitrioi-lanetan aritu ziren Turkiako, Ingalaterrako, Frantziako, Hegoafrikako… pertsonez osatutako talde handi horri arreta emateko. Zenbait itzultzaile behar izan zituzten. Nazioarteko VII. Konferentziak, uztailaren 15etik 24ra Bizkaiko Derio herrian egindakoak, 800 kide bildu zituen, lelo honekin: “Gure herriak elikatzen ditugu eta mugimendua eraikitzen dugu mundua aldatzeko”.

Aita Menniko negutegira eta baratzera egindako bisitan, kongresu honetako ordezkariek gaur egun proiektuan 70 paziente ingururen parte-hartzea duen Ereiaroren lana estimatu zuten, batez ere “kide sentitzeko espazioa” sortu izanagatik, buruko gaixotasunak dituztenentzat garapenerako eta autonomiarako eta komunitatean gizarteratzeko tresna delako. Honela nabarmendu zuten. “pertsona horientzat ikaskuntza-eskola da, ez baitziren gizartearen parte gisa hartzen edo ez baitziren hala errespetatzen”.  Zorionez, gaur egun buruko gaixotasunak izan dituzten pertsonek hamarkadatan jasan duten bazterketako eta isolamenduko prozesu tradizional hori alderantzikatzen ari da. Baratzean lanean ikasi izanak ahalbidetu du paziente batzuek hiri-baratzea eskatzeko aukera edo norbere baratzea landatzea planteatu izana.

Vía Campesinak estimatzen du gure Ereiaro proiektuak abiatutako gaikuntzarako eta gizarteratzeko lana

Ama lurra babestuz

Emakumeek protagonismoa duten erakunde multikultural honek landa-munduaren aniztasuna ordezkatzen du, eskala txikiko nekazaritza iraunkorra babesten du justizia soziala eta duintasuna sustatzeko modu gisa, eta uko egiten dio multinazionalek baliabideak kontrolik gabe ustiatzeari, herrientzat txirotasuna eta ingurumenerako ondorio katastrofikoak eragiten baititu. Lurrak pilatzearen eraginez, bertako biztanleek migrazio behartua beste aukerarik ez dute.

Belgikan 1993an sortu zenetik, Vía Campesina nazioarteko mugimendua da, 200 milioi nekazari eta eskala txikiko elikagaien ekoizle baino gehiago biltzen ditu. Zehazki, tokiko eta nazio mailako 164 erakunde biltzen ditu Afrikako, Asiako, Europako eta Amerikako 70 herrialde baino gehiagotan. Nazioarteko azken bilera honetan landutako gaiak, beti bezala, hauen ingurukoak izan ziren: agroekologiaren eremuan justizia soziala eskatzea, klimaren eta tokian tokiko hazien alde, nekazarien eskubideen alde edo nekazariei erabakietan parte hartzeko eskubidea aitortuko dieten politika publikoen alde.