Diario Vasco egunkariak Aita Mennik Donostian duen zentroaren baliabide teknologikoak nabarmendu ditu

Zuatzu Parkean dagoen Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroaren aurrerapen teknologikoak argitaratu ditu larunbatean, hilaren 14an.
Diario Vasco egunkariak Aita Mennik Donostian duen zentroaren baliabide teknologikoak nabarmendu ditu

Diario Vasco egunkariaren erreportaje zabala hemen irakur daiteke osorik. Erreportaje horretan, Gipuzkoako hiriburuko instalazio berrien modernotasuna, azken belaunaldiko teknologia eta hilean ehun pertsona ingururi emandako arreta nabarmendu ditu.

Orri bikoitzean, José Ignacio Quemada eta Juan Marín doktoreek iktus edo bestelako garuneko kalte baten ondoren jarraitu beharreko errehabilitazio-prozesuei buruz emandako azalpenak ere jasotzen dira erreportajean. Horrez gain, terapia-saioetan izandako zenbait pazienteren argazkiak ere agertzen dira.