Osasun mentala

Drogak eta bere ondorioak. Prebentzio hitzaldiak nerabeentzat

Amaia Bolumburu psikologo klinikoak hainbat informazio saio gidatu ditu azkenaldion. Aita Menni Ospitaleak aspaldi eskaintzen dizkie hitzaldi horiek ikastetxeei eta gazte elkarteei, Egonaldi Ertaineko Unitateko pazienteen borondatezko partaidetzarekin.
Drogak eta bere ondorioak. Prebentzio hitzaldiak nerabeentzat

Azken asteetan, hainbat neska-mutil talde Aita Menni Ospitaleko ikasgelaraino hurbildu dira. Bertan, Amaia Bolumburuk Drogak eta bere ondorioak” azaldu dizkie. Saio horietan, gure psikologo klinikoak Egonaldi Ertaineko Unitateko bi pazienteren laguntza izan du, eta lehen pertsonan kontatu dute drogekin izan duten esperientzia. Zehazki, hitzaldietako onuradunak izan dira Azpeitiko Iraurgi Ikastetxea eta Ikasberri Ikastetxea ikastetxeetako ikasleak, eta Oñatiko Elkar Hezi eta Txantxiku Ikastetxekoak.

Amaia Bolumburuk ohiko drogenerrepasoa egin zuen, alkohol eta tabakotik hasita, eta Europara iritsi berri den substantzietaraino, horien artean xabu, kin edo kokodril. Aurkezpenaren ondoren, eta hainbat bideo erakusgarri ikusi eta gero, une hauetan EEUn ingresatuta dauden bi lagunen esperientzia errealaren ahotsa entzun ahal izan zen. “Koka arrasto bat sartu nuen lehen aldian botagura sentitu nuen, baina jarraitu egin nuen, besteen atzetik joan nintzelako”, kontatu zuen gazteetako batek. Testigantza horiek balio handia dute eta asko hunkitzen dituzte entzuleak. 

Nerabezaroa garai giltzarria da, eta, horregatik, hobe prebenitzea. Drogek eragiten dituzten arazoak eta nahasmenduak sakonagoak dira 15 edo 16 urte aurretik kontsumitzen hasten diren pertsonengan. Hasiera goiztiar horrek, gainera, eskolako errendimendua okertu dezake, eta ikasketei behar baino lehenago uztea eragin dezake.

Horrelako hitzaldiak hartzeko interesa duten ikastetxeek eta gazte elkarteek hona jo dezakete Aita Menni Ospitalera deitu dezakete (tel. 943 794411), eta Ainhoa Cortabarriagatik galdetu.

Adikzioa eta beste ondorio batzuk

Erretzeak arteria eta biriketako gaixotasunak eragiten ditu, eta hortz-haginei kalte egiten die. Alkohol gehiegi kontsumitzeak, nerabezarotik ohitura sozial bihurtuta dagoen arren, arazo zerebral, kardiobaskular eta hepatiko larriak eragin ditzake, adikzio fisiko eta psikologiko handiaz gain, eta are kalte zerebrala. Kalamuak, bere aurkezpen desberdinetan (haxixa, maria…), nerbio sistema zentrala deprimitzen du, eta haluzinazioak, logura, alterazio sentsorialak, funtzio konplexuak egiteko arazoak, etab. eragin ditzake. Arrisku psikologikoen artean, kalamuak ikasketan, kontzentrazioan eta memorian interferitzen du; izu eta antsietate erreakzio akutuak eragiten ditu; psikosi moduko nahasmendu mentalak eragiten ditu, eta sistema immunitarioaren jarduera murrizten du, beste ondorio batzuen artean.

Drogak eta bere ondorioak. Prebentzio hitzaldiak nerabeentzat

Kalamua da mundu osoan gehien kontsumitzen den legez kanpoko droga.  Eta, Amaia Bolumbururen hitzetan, oso argi ibili behar da: webguneen %62 kalamuaren kontsumoaren alde daude, baina informazio hori ez dator hezkuntza erakundeetatik edo osasun edo ikerketa agentzia publikoetatik. Horrez gain, azterketek erakusten dute kalamuak beste droga batzuk kontsumitzen hastekoa tea dela, izan ere, kokaina eta heroina probatu duten nerabe gehienek, lehenago, alkohola, tabakoa eta kalamua kontsumitu dute.

Metanfetamina edo speed, estasia o mdma (metilendioximetanfetamina), kokaina… Substantzia horiek guztiek arazo psikikoak eta mendekotasun handia eragin ditzakete, eta infartua, buruko hemorragia eta gaitz zerrenda luze bat izateko arriskua. Horrenbestez, onena da ez kontsumitzea. Drogak dira, eta horrela portatzen dira.