Osasun mentala

Egonaldi luzeko pazienteak zoriontsu itzuli dira oporretatik

Beste urte batez Egonaldi Luzeko Unitateko pazienteek astebete gozatu dute Benidormen. Oso pozik etorri dira eta errepikatzeko gogoarekin.
Egonaldi luzeko pazienteak zoriontsu itzuli dira oporretatik

Giroz aldatzea, eguzkitan lasaitzea, lagun onarekin paseatzea, hondartzan eta igerilekuan bainatzea, ikuskizun politak ikustea, jarduera terapeutikoak dira zalantzarik gabe. Hori dela eta, duela zenbait urtetatik Aita Menni Ospitalea ospitaletik kanpo zenbait opor-egun antolatzen saiatzen da gure unitateetan denbora gehien pasatzen duten gaixo mentalentzat. 

Oraingoan Benidorm aukeratu dute berriz. Egonaldi Luzeko Unitateko pazienteak (ALE A eta ALE B) astebete eman dute Alacanteko hirian, beti bezala zentroko profesionalen laguntzarekin eta beraien senideekin. Pazienteek asko gozatu zuten une bakoitzaz. Antolatzaileek esan digutenez, bereziki pozik atera ziren Benidorm Palace hoteleko ikuskizunetik, afaria barne. “Oso pozik etorri dira eta errepikatzeko gogoarekin”, adierazi du Mertxe Goñik, ALE A unitateko erizain gainbegiralea. Argazkietan ongi ikusten da hori. Baietz inbidia ematen dutela?

Egonaldi luzeko pazienteak zoriontsu itzuli dira oporretatik