Egonaldi luzeko pazienteek landare aromatikoak eta sukaldaritzakoak lantzen jarraitzen dute

Lehortzeko eta enbasatzeko tailerrak osatzen ditu baratzean eta berotegietan hazteko eta jasotzeko lanak.
Egonaldi luzeko pazienteek landare aromatikoak eta sukaldaritzakoak lantzen jarraitzen dute

Egonaldi Luzeko Arloko pazienteek, baratzean eta berotegian barazkiak eta ortuariak landatu eta jasotzeaz gain, belar aromatikoak ere lehortzen eta enbasatzen dituzte, hala nola oreganoa edo izpilikua, baita infusioetarako hainbat landare ere: menda, salbia, mendafina… Eta oso ongi egiten dute.

Hazteko lanetan 15 paziente inguruk parte hartzen dute. Denboraldi honetako emaitza jaso ondoren, berriro ere Fuensanta Mesa begiralearen laguntzarekin, ALE B arloko gainerako pazienteek uzta lehortu eta urtean zehar egin dituzten zakutxo txikietan gorde dute. Argazkietan ikus daitekeenez, erromero olioa ere prestatzen dute.

Baratzezaintzak onurak eskaintzen ditu terapia okupazional moduan eta naturarekiko harremanagatik, baina “landare aromatikoen eta sukaldaritzakoen tailerrean” pazienteek usain eta kolore atseginez ere disfrutatzen dute. Jarduera entretenigarria eta motibatzailea da. Horrez gain, badakite egiten duten lanak “We are like you” elkartasun proiektua mantentzen laguntzen duela.

Horrelako tailerrek ongizate eta estimulazio sentsorial osatua eskaintzen dute, baina gainera, hezteko eta sozializatzeko tresna ere badira. Bertan parte hartzeak hobetu egiten trebetasunak, hiztegia eta komunikazioa, eta behatzeko gaitasuna eta lan egiteko ahalmena handitzen du. Onena da, ordea, gure paziente guztiek gustu handiz parte hartzen dutela.

Egonaldi luzeko pazienteek landare aromatikoak eta sukaldaritzakoak lantzen jarraitzen dute