Eguberriko eukaristia Antzaran abesbatzarekin

26/12/2017

Irun EPSZko musika taldeak hainbat lan interpretatu zituen Jesus haurraren jaiotzea ospatzeko, Aita Menni Ospitaleak paziente eta laguntzaileentzat antolatzen duen mezan. Hilaren 21eko ospakizun nagusiaren ondoren, Gabonetako programa beteak jarraitzen du.

Urtero bezala, Gabon Gauaren bueltan, Aita Menni Ospitaleak jai bat antolatu eta hitzordua jarri zigun Eguberriko mezan parte hartzeko. Eliza handiko eserlekuak, beti bezala, beteta zeuden, baina oraingoan nobedade bat zegoen: Irungo EPSZko erabiltzaileek osatutako Antzaran Abesbatzak abestu behar zuen. 

Autobusez iritsi zen Arrasatera EPSZ oso-osorik. Inork ez zuen emanaldia galdu nahi, hainbeste denbora eman dute prestatzen. Beltzez jantzi eta bihotzaren parean Ahizpa Ospitalarien anagrama erantsita, musika taldea korura igo zen ahotsak berotzera eta eukaristian salmo eta abestietarako gordetako uneak errepasatzeko. Gesalibar eta Garagartzako Abesbatzarekin ere koordinatu beharra zegoen, berak lagundu ohi baititu, Gabriel Mendizabalen zuzendaritzapean, AMOko ospakizun liturgikoak. 

Irungo Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko erabiltzaileek osatzen duten abesbatzak Agur Maria interpretatu zuen, Leonard Coheren aleluia euskaraz, eta Pachelbelen kanona, Beñardo Lazcanoteguiren biolInaren etaLeire Intza begiralearen akordeoi eta zuzendaritzapean. Aurtengo Gabonetan beste bi emanaldi dituzte aurreikusita, Irun hiriko hainbat zentrotan. 

Zuzendaritza Kontseiluaren zorionak abesbatzako kideentzat

Eguberri espiritua

"Betiko bizitzarako izakiak gara, hori da berri ona", zioen homilian aita Horacio Argaratek, zoriontasuna bilatzeari buruzko hausnarketa bat egin ondoren, "erraza baitzaigu jakitea non dagoen". Pastoral Zerbitzuko Arrate Romerok eskerrak eman zizkien zentroko langileei, “benetako amek bezala, maitasunez zerbitzatzeagatik", M. Josefa Recioren hitzetan, eta gogorarazi zuen gaixoak ez daudela bakarrik; Egoitz Zabala ere aipatzea ahaztu gabe, "bere laneko laranja erdia", osasun arazoengatik ezin izan baitzen bertaratu. 

Manta bat Haurrarentzat eta argindarra eta kalefakzioa ordaindu ezin dutelako hotz daudenen alde eskatzeko, eta boluntarioei eskerrak emateko, "gure pazienteei egunero ematen dien berotasunagatik"; ogia zer jan ez duten guztientzat, kandela bat argitasuna eta konpainia eramateko egunotan bakardadea sufritzen dutenei... Ofertorioa eta bake nahia bostekoak emanez, eta musuak eta besarkadak erlijio ospakizunaren amaieran, txalo artean, aho batez 'Hator Hator' gabon kanta tradizionala abestu ondoren. 

Aurrez, ahizpa Monse Esparzak jaioak zoriondu nahi izan zizkien "gutako bakoitzari eta guztioi”. "Oso ongi egin duzue, esan zien Antzaran Abesbatzakoei, emanaldiagatik eskerrak emanez, auzoko abesbatzari bezala, igandero ematen duen laguntasunagatik. Ondoren, Arrasateko Ahizpa Ospitalarien Komunitateko ahizpa nagusiak luntxaren hasiera iragarri zuen kafetegian, ospitaleko kolaboratzaile guztientzat. Bertan, probintziako ahizpa nagusi Matilde Porrasek, Gabonak zoriondu ondoren, Frantzisko aita santuaren Eguberriko mezuaren hitz batzuk helarazi zizkigun, eta ondoren zuzendari Mikel Tellaecheri utzi zion hitza, hark ere onena opatzeko egun hauetarako.   

Aita Menni Ospitalearen gabon programa betearekin jarraitzekoa, hilaren 21eko arratsaldean San Tomas ospatu zuten, eta Gabonetako saskia zozketatu zen.