Eguibar anaiek hobetzeko eta motibatzeko grina handia erakutsi dute

03/05/2016

Maldatxo EPSZko erabiltzaileek Why Not Fundazioak Lucas eta Nico Eguibar anaiekin protagonistak gisa antolatutako topaketa dinamiko, motibatzaile eta interaktibo batean parte hartu dute.

Donostian dagoen Maldatxoko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentrora (EPSZ) joaten direnentzat, apirilaren 27a berezia izan zen, egun horretan, gonbidatu gisa parte hartu zutelako Why Not Txokoan. Oraingoan, topaketa-solasaldian Eguibar anaiak izan zirenLucas, 2015ko Munduko Snowboard Cross Kopako txapeduna, eta Nico bere anaia, saria eskaini ziona. Aita Mennin ezagutzen dugu Nico, motor-istripu baten ondorioz burmuinean lesio larriak izanda hemen egon baitzen errehabilitatzen. Bi hiletan koman egonda, berak dioen moduan, bizitzak bigarren aukera bat eman zion.

Bizitza gogorra da, anai, hori badakigu. Erraza izango balitz, denek egingo lukete.Bidea harriz beterik dago, eta askotan eroriko gara, baina altxatuko gara”. Bi istorio horiek erakusten dituzten pare bat bideo ikusi ondoren, Maldatxoko erabiltzaileek Lucas eta Nico Eguibarrekin hitz egiteko aukera izan zuten. Hunkigarria izan zen ikustea nola bi anaiak hain lotuta eta inplikatuta dauden zenbait batailetan, baina helburu berarekin: gainditzea.

Batzuetan bizitzak probak jartzen dizkizu, beste batzuetan erabat aldatzen da dena, eta emandako urrats bakoitzean ongi egin duzun ala ez pentsatzen duzu. Orduan, irtenbidea ez duzunean ikusten, borrokatzea besterik ez zaizu geratzen”. “Ez du inork borrokatuko zure ordez”. 

Esaldi hauen barruan dauden gogoetak eta protagonistek adierazitakoak bertaratutakoen oso barrenera heldu ziren. Esperientzia oso aberasgarria izan da. Erabiltzaileak eta terapeutak, hobetzeko aukera asko jaso dituzten sentsazioarekin atera ziren. Denontzat onuragarriak izango diren mezuak izan ziren. 

HEMENDIK ESKERRAK EMAN DIZKIEGU EGUIBAR ANAIEI

IRAKASBIDE HANDI HONENGATIK.