Osasun mentala

Egun zoragarria Arrasateko EPZko erabiltzaileentzat

Aita Menniko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetan askotan aisialdiko jarduerak antolatzen ditugu gure erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzeko.
Egun zoragarria Arrasateko EPZko erabiltzaileentzat

Duela egun batzuk, “Gipuzkoa ezagutu” jardunaldiak zirela, Arrasateko EPZko neska-mutilek Urola-Garaiko eskualdera egindako ibilaldi batean parte hartu zuten, hango ondare historiko, artistiko eta kulturala ezagutzeko. Taldea Santa Barbarako ermitara joan zen eta horren inguruan ibili ziren. Ipeñarrieta dorretxean haren arkitektura miretsi eta antzinako nekazaritza-tresnen erakusketa ikusi zuten. Bisitaren ondoren ibilaldian parte hartu zutenei eskuz egindako produktuen dastaketa oparitu zieten. Produktuen artean ardi-gazta eta laranja-zukua izan ziren.

Arratsaldean, Santa Barbarako zelaian toka-txapelketa bat (burdinazko fitxak bota behar dira material bereko barra batean jotzeko), eta mahai-futboleko txapelketa bat antolatu genuen.  Denek primeran pasatu zuten eta egun zoragarria izan zela esan zuten.