Eguneroko jarduera instrumentalak Egonaldi Ertaineko Unitatean

Helburua: autonomia eta ahalduntzea sustatzea, prestatzea eta erraztea. Jarduera instrumentalak oinarrizko jarduerak baino konplexuagoak dira, baina, bizitzeko hain oinarrizkoak izan gabe ere, beharrezkoak dira bizimodu independentea edukitzeko.
Eguneroko jarduera instrumentalak Egonaldi Ertaineko Unitatean

Idazleak:

– Amaia Bolumburu Aldazabal, EEUko psikologo klinikoa
– Mª José Reos Llinares, begiralea

Egonaldi Ertaineko Unitatean, beran artatzen diren lagunen okupaziora eta errehabilitaziora zuzentzen den programaren zati bat autonomia eta ahalduntzea sustatu, prestatu eta erraztera bideratzen da, ekintza terapeutikoen bitartez, eguneroko bizitzako jarduera instrumentalak lantze aldera (EBJ). Gure pazienteen eremu okupazional desberdinen garapenari erreparatzen badiogu, gabeziak aurkituko ditugu horietako bakoitzean. 

Arazo mental larria duten pertsonek EBJn dituzten gabezia nagusiak hauek dira:

– Bainua/dutxa
– Janztea
– Ahoko higienea
– Janztea
– Elikadura eta janariak prestatzea
– Baliabide komunitarioen erabilera
– Finantzak kudeatzea
– Osasuna zaintzea
– Etxea zaintzea
– Dirua erabiltzea eta erosketak

Eguneroko bizitzako jarduera instrumental esaten zaie oinarrizko jarduerak baino konplexuagoak direnei, baina, bizitzeko hain oinarrizkoak izan gabe ere, beharrezkoak dira bizimodu independentea edukitzeko.Etxeko lanen arlokoak zein etxetik kanpoko mugikortasunekoak sartzen dira.

Eguneroko bizitzako jarduera instrumentalak

– Beste pertsona batzuk zaintzea
– Abereak eta maskotak zaintzea
– Haurrak haztea
– Komunikatzeko gailuen erabilera
– Komunitatea mugitzea
– Finantzen kudeaketa
– Osasun kontrolatzea eta mantentzea
– Etxean kokatzea eta gobernatzea
– Menuak prestatzea eta garbiketa
– Segurtasun prozedurak eta erantzuna larrialdia gertatuz gero
– Erosketak

Gaixotasun mentala dutelako artatzen ditugun pertsona horiek alta hartu eta gero izango duten helmuga, seguruenik, beraien etxea izango da, senideekin edo senide gabe, edo bestela babespeko pisuak, non gutxieneko autonomia eduki behar den eguneroko jarduerak egiteko. Horregatik, oso garrantzitsua da profesionalek esku hartzea, pertsona bakoitzaren autonomia sustatu, prestatu eta errehabilitatzeko.

Eguneroko jarduera instrumentalak Egonaldi Ertaineko Unitatean

Eguneroko jarduera instrumentalak Egonaldi Ertaineko Unitatean

Helburu hori betetzeko erabiltzen diren jarduera terapeutikoak hauek dira:

– Etxea gobernatzea
– Komunitatera orientatzea
– Informatika
– Sukaldaritza
– komunitatera irtetea (hipermerkatuan erostea)

Jarduera horietan, taldea itxia da, eta talde terapeutikoaren bileretan erabakitzen da zein paziente diren egokiak talde bakoitzerako, beraien gaitasunak eta beharrak kontuan hartuta.

Ondoren, jarduera bakoitzaren ekintzetako batzuk erakusten ditugu, gainetik bada ere:

ETXEA GOBERNATZEA

– Arazoak eta indarguneak identifikatzea

– Etxea prestatzea

– Etxea mantentzea

– Planifikazioa

– Diruaren kudeaketa

– Arriskuen prebentzioa

– Istripua gertatzen denean egin beharreko jarduera

KOMUNITATERA ORIENTATZEA

– Arazoak eta indarguneak identifikatzea

– Komunitatearen aisialdian parte hartzea

– Komunitatean boluntariotza lanetan parte hartzea

– Lan jardueretan parte hartzea

– Komunitatea erabiltzea EBJri lotutako helburuak betetzeko

– Herri barruko desplazamneduak

– Herri batetik besterako desplazamenduak

– Diruaren kudeaketa

INFORMATIKA

– Paziente bakoitzaren mailaren arabera, beharretara egokitzen da

– Informazioa bilatzea

– Microsoft Word erabiltzea

SUKALDARITZA

– Errezeta osasungarriak prestatzea

– Errezeten planifikazioa

– Errezeta bakoitza prestatzea

– Garbiketa

KOMUNITATERA IRTETEA

– Sukaldaritzako jarduerarako behar diren osagaiak erostea

– Beharrezko produktuen aurrekontua in situ prestatzea

Jarduera horiek martxan jarriz azpimarratzen den alderdietako bat da ohiturak hartzea edo mantentzea eta rolak. Kontuan hartu behar dugu aipatutako jarduerak egiten dituzten pertsonetako askok, sarri askotan, ez dutela inoiz etxea zaintzearen rola bete.  

Gainera, beti ahalik eta materialik errealenarekin lan egiten saiatzen gara, ikasketak gehiago orokortzeko. Horren adibide argia da komunitatera orientatutako jarduera, zeinean Gipuzkoako hainbat herritako eta euskal lurraldeetako hiriburuen gidak, mapak eta kaleen planoak erabiltzen diren. Horrenbestez, eskerrak eman behar dizkiegu turismo bulegoei, materialaren zati handi bat beraiek ematen baitigute.