Eibarko Egogain Egoitzako lantalde profesional batek eta INGEMAko ordezkariek Aita Menni Egoitza bisitatu dute

Eibarko Egogain Egoitzako lantalde profesional batek eta INGEMAko ordezkariek Aita Menni Egoitza bisitatu dute

Sendagile, gizarte laguntzaile, psikologo eta erizainez osatutako Egogain Egoitzako diziplina-anitzeko talde batek, eta INGEMAko ordezkariek, gure egoitza bisitatu zuten.
 
2000. urtean Aita Mennik egoitza mailan 35 leku psikogeriatriko hitzartu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Unitate Psikogeriatrikoen araudi berriaren harira, 2008.urtean egokitze lanak egin ziren eta urte berean, abenduan, erabiltzaileak lekuz aldatu ziren, gaur egungo AME 1 eta AME 2 unitate psikogeriatrikoetara. Unitateko haueko bakoitzak 15 leku ditu.
 
Bisita honetan AME-ko (Aita Menni Egoitza) lantaldeak ondorengo gaiak jorratu zituen: Prozedura mapa, APB-a (Arreta Plangintza Berezia), egitura dokumentala eta hobekuntzaren kudeaketa. Ondoren instalazioak bisitatu ziren.
 
Taldea gustora azaldu zen topaketarekin eta AME-ko taldea beraiei bisita egitekotan gelditu zen.