Osasun mentala

Elikadura osasungarria, interesatzen zaigu

Sano jan nahi dugulako. Maldatxoko eta Antzarango EPSZetako erabiltzaileak Okendo liburutegira joan dira elikadura hobetzeko hitzaldi batera.
Elikadura osasungarria

Elikadura osasungarria izatea uste baino errazagoa izan daiteke. Gainera, ezagutza egokiak edukiz gero, oso menu gozoak prestatu ditzakegu.

Joan den ostiralean, maiatzak 3, Donostiako Maldatxoko eta Irungo Antzarango Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako erabiltzaileak Donostiako Okendo liburutegira joan ginen, elikadura osasungarriari buruzko hitzaldi batera. Bertatik, hobeto eta sanoago jateko hainbat ideia atera genituen. Hitzaldia Giza nutrizioko eta dietetikako lizentziadun Mirian Nietok eman zuen, zeina halaber Ausolan zentroetako kudeatzailea ere baden.

Saioa Aita Mennik antolatu zuen, baina interesa zuen ororentzat zabalik zegoen, eta, ondorioz, ¾ste publiko askorekin egon ginen.Oso hitzaldi atsegin eta hezigarria izan zen, eta libreki galdetu ahal izan genituen gure zalantza guztiak.

Hizlariak berarekin harremanetan jarraitzera gonbidatu gintuen, nutrizioari buruzko zenbait gaita aurrera egiteko, gure elikadura hobetu ahal izateko. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu. 

Elikadura osasungarria, interesatzen zaigu