Elikagaiak jasoko ditugu Lesboseko errefuxiatu eremuetarako

Egoera izugarria dela eta, Aita Menni berriro ariko da lankidetzan Zaporeak GKEarekin. Urtarrilaren 6ra arte, elikagaiak utzi ahal izango dira -baita diru ekarpenak ere, janaria erosteko- Aita Menni Ospitalean eta Durangoko Joxe Miel Barandiaran eta Bilboko Txurdinagabarri egoitzetan.
Elikagaiak jasoko ditugu Lesboseko errefuxiatu eremuetarako

Aita Menni lankidetzan ariko da berriro ere Zaporeak GKEarekin. 2018an  arropa eta oinetakoak jaso genituen, eta aurten, berriz, elikagaiak jasotzeko kanpaina batean parte hartuko dugu, Lesbos uharteko errefuxiatu eremuetako pertsonentzat (Grezia). Zehazki, hemendik eta urtarrilaren 6ra bitartean, elikagaiak utzi ahal izango dira Aita Menniko hiru zentrotan:

·         Joxe Miel Barandiaran egoitza, Durangon (Joxe Miel Barandiaran kalea, 1)

·         Txurdinagabarri egoitza, Txurdinaga, Bilbo (Fernando Jimenez Dyakidearen kalea)

·         Arrasate-Mondragoneko Ospitalea (Gesalibar, 15), Arrasate

Elikagaiak jasoko ditugu Lesboseko errefuxiatu eremuetarako

Zehazki, Zaporeak-en nabarmendu dute pasta behar dutela (bereziki), arroza (ahal dela luzea), dilistak, babarrunak, txitxirioak, latako sardinak eta atuna, oliba olioa eta espeziak:kuminoa, currya, piper zuria eta piper beltza.

Halaber, Aita Mennik bilketa egiteko prestatu dituen guneetan Zaporeak-en gaineko informazioa egongo da eta materiala salgai, eta nahi dudenak diru ekarpenak ere egin ditzake, ondoren GKEak janaria erosi ahal izan dezan. Kanpaina amaitu eta gero, Aita Mennik Zaporeak-i emango dio jasotako guztia, Lesbosera iritsi dadin.

Egoera izugarria

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

“Greziako errefuxiatu eremuetatik iristen diren albisteak, beste urte batez, egiazki kezkagarriak dira.Lesbos uharteko Moratako eremuak 3.000 lagunentzako lekua dago, eta 17.000 emakume, neska-mutil eta gizon ari dira beste negu bat bizitzen, guztiz ahaztuta, pilatuta eta elikagai faltarekin”, gogorarazi duAita Menniko Elkartasuneko ordezkari Egoitz Zabalak.“Gogorarazten dugu pertsona horiek gerra arrazoiengandik egiten dutela ihes euren jaioterrietatik, inork ez duela itsasora salto egiten bere bizia benetan arriskuan ikusi ezean. Halaber, gogorarazten dugu pertsona horiek klase ertainekoak direla, patera batean leku bat lortzeko euren ondasunak gastatu dituzten emakumeak eta gizonak, jakin gabe helmugara iritsiko diren.Herrialde horietako pobreak herrialdean hiltzen dira, ez dutelako dirurik mafiei ordaindu eta patera horietan leku bat aurkitzeko”, azpimarratu du. 

Elikagaiak jasoko ditugu Lesboseko errefuxiatu eremuetarako

“Eremuetako errealitatea (Europaz ari gara) izugarria da.Komun bat ehun lagunentzat, argirik gabeko kanpin dendak, berokuntzarik gabe, janaria errazionatuta (sarri askotan 6 oliba plater bakoitzeko), eta horrek areagotu egiten du tragedia Greziako uharteetan.Autolesionatzen diren pertsonak, euren biziari amaiera ematea erabakitzen duten pertsonak,osasun mentaleko arazoak dituzten neska-mutilak, gero eta gehiago dira egunetik egunera.Zoritxarrez, hainbestetan gertatzen den bezala, emakumeen zaurgarritasuna azpimarratu behar da (bortxaketak bidaian jatorriko herrialdetik, sexu esplotazioa…)”, gehitu du Egoitz Zabalak.   Horregatik guztiagatik, Aita Mennik erabaki du Zaporeak proiektuarekin bat egitea, zeinak Lesbos uhartean egunero 1.500 menu prestatu eta banatzen baitie gaixo dauden pertsonei eta haien familiei.

Berria ere argitaratu dute:

– EITB (25,55 minutu)

EITB (02/01/2020)

Goiena

Diario Vasco

Durangon

dotb (Durangaldeko Telebista)