EPSZko erabiltzaileek Beasain Kirol Elkartea bisitatu dute

Bisitak eskualdeko erreferentziazko kluba ezagutzeko aukera eman zuen, eta asteburuko aisialdirako alternatiba bat erakutsi. Helburuetako batzuk ziren ariketa fisikoak osasun mentalean eta bizitza kalitatean ongizate iturri moduan duen garrantzia sustatzea, talde lanaren garrantzia azpimarratzea eta itxura pertsonalaren aldaketa bultzatzea.
EPSZko erabiltzaileek Beasain Kirol Elkartea bisitatu dute

Gure zentro guztietan garrantzi handia ematen diogu ariketa fisikoari eta kirolari lotutako jarduera guztiei. Arazo mental larria duten pertsona guztiek ez dute oso bizimodu osasuntsua eramaten, eta ohikoak izaten dira sedentarismoa, higiene eta zainketa pertsonal urria edo alterazioak eguneroko funtzionamenduan. Sarri askotan medikazioa behar izaten dute sintoma klinikoak arintzeko, eta horrek, batzuetan, pisua gehiagotzea eragiten du. Gainera, denbora libre asko izan ohi dute, baina gutxitan erabiltzen dute jarduera gogobetegarrietan eta autonomoetan. Komunitatean dauden baliabideak ere askotan ez dituzte erabiltzen. Horrek guztiak gizartetik bakartzeko egoerak eragin ditzake.

Horrenbestez, joan den larunbatean, Beasaingo EPSZko erabiltzaileek ariketa fisikoaren eta kirolaren aldeko programaren barruan antolatutako jardueran parte hartu zuten. Ildo horretan, bisitak aukera eman zuen Beasain Kirol Elkartea ezagutzeko –eskualdeko erreferentziazko kluba da-, asteburuko aisialdirako alternatiba bat erakusteko, ariketa fisikoak osasun mentalean eta bizitza kalitatean ongizatea lortzeko iturri moduan duen garrantzia erakusteko, talde lanaren garrantzia sustatzeko eta pazienteen itxura pertsonala aldatzen laguntzeko. 

Beasain Kirol Elkarteak erakutsitako prestasunari esker, ibilbide bat antolatu zen Loinazko kirol instalazioetan barrena, eta, bertan, aukera egon zen ia zerbitzu guztiak ezagutzeko  (garbitokia, gimnasioa, aldagelak, kafetegia…), eta hori guztia klubeko lehendakari Iñigo Arresek eta beste kide batzuek azalpenak ematen zituzten bitartean: Beasain taldearen historia, taldearen gorputz teknikoa, dauden kategoriak (alebinak, haurrak, kadeteak, jubenilak… Baita orain dela gutxi sortu den emakumeen talde berria ere: Goierri Gorri, zeinak Beasain eta Lazkao klubetakoak izan diren emakumeen talde guztiak integratzen dituen, eta eskualdeko gainerako taldeetara ireki den. 

Palkotik, aukera izan genuen SD Beasainek CD Lagun Onak-en aurka jokatu zuen partida ikusteko. Zoritxarrez, etxekoek azken minutuetan galdu zuten azpeitiarren kontra (0-1). Zapuztu samar geratu ginen arren, asko disfrutatu genuen bisitaz eta partidaz. Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, Beasain Kirol Elkarteko pertsona guztiek egin ziguten harreragatik eta erabateko prestasunagatik. Eskerrik asko!!

EPSZko erabiltzaileek Beasain Kirol Elkartea bisitatu dute