Osasun mentala

EPSZren erabiltzaileek IBAI ARTEn parte hartu dute Arrasaten dragoiak eta saxofoiak bilatuz

Arrasateko merkataritza eta zerbitzuen elkarteak Arrasate Blues jaialdiari lotutako ekimen bat egin zuen. Lehiaketaren egitekoa zen elkarteko denden erakusleihoetan Arrasate Bluesko saxofoia eta dragoia aurkitu, argazki bat atera eta bidaltzea. Dragoiak lekuz aldatzen ziren.
EPSZren erabiltzaileek IBAI ARTEn parte hartu dute Arrasaten dragoiak eta saxofoiak bilatuz

Ekainaren 19tik uztailaren 15era, Arrasateko merkataritza eta zerbitzuen elkarteak, Ibai-Artek, Arrasate Blues jaialdiari lotutako ekimen bat egin zuen. Lehiaketa zen elkarteko denden erakusleihoetan Arrasate Bluesko saxofoia eta dragoia aurkitu, argazki bat atera eta bidaltzea. Argazki gehien bidaltzen zituen pertsonak, dragoiak lekuz aldatzen baitziren, 100 ¤-ko bonua jasotzen zuen, elkarteko kide diren establezimenduetan erosteko. Horrez gain, parte hartzaile guztien artean zenbateko bereko beste 4 bonu zozketatzen ziren.

Arrasateko EPSZn aukera horretaz baliatu ginen hain proposamen originalean parte hartzeko interesa zuten pertsonekin hainbat alderdi lantzeko (mugikortasuna komunitatean, komunikazioaren kudeaketa, prozesatzeko trebetasunak, interakzio sozialekoak, osasunaren kudeaketa…).

Zentroan, Ibai-Arte osatzen duten establezimenduak sailkatu genituen, kaleka, eta gero helbide horiek mapan bilatu genituen, eta dendak kokatu, egin beharreko ibilbidea errazteko. Behin komunitatera aterata, mapa irakurtzen eta ibilbidea marrazten ikasi genuen, kale berriak ezagutu genituen, eta denda eta erakusleihoei erreparatu genien. Goiz hartan, ariketa fisikoa oso presente egon zen, asko ibili baitzen, baina jarduerarekiko interesa handia zenez goiza oso entretenigarria izan zen. Teknologiaren erabilera ere ezin dugu ahaztu, argazkiak atera behar baitziren gero whatsapp bidez bidaltzeko.

Azkenean, nahiko ondo moldatu ginen saxofoiak eta dragoiak bilatzen, eta bat baino gehiago ikusi ahal izan genituen. Horrek sekulako poztasuna eragin zigun. Izan ere, sariren bat irabazteko itxaropena hor dago. Hitz hauekin kontatu ziguten parte hartu zuten pertsonetako batzuek, zentrora iristean:

-“(…) kaleak eta proban parte hartzen zuten dendak aurkitu ditugu mapan.Sari bat jaso genezakeela esan ziguten, eta horrek egin zuen interes gehiago izatea jardueraz(…)”, “(…) kale eta denda askotatik igaro gara, eta kale eta denda berriak ezagutu ditugu (…)”. (J.T.)

-“asko gustatu zait erakusleihoei begiratzea.Dibertigarria eta oso interesgarria izan da.Gainera, denda eta kaleen izenak ikasi ditugu.Ariketa asko ere egin dugu”. (M.A.)

“(…) Oso dibertigarria, entretenigarria eta alaia iruditu zait EPSZko taldearekin”, (…), “Goiz osoa eman dugu Arrasateko kaleetan zehar erakusleihoei begira, dragoiarekin batera zegoen saxofoiari argazkia ateratzeko, bonu bat irabazteko helburua lortzeko” (…).“(…) erronka polita izan zen erabat, eta mesedegarria ere, jarduera publiko horretan parte hartzea.Espero dut hurrengo urtean errepikatzea, parte hartzea baita garrantzitsuena”. (E.B.)

“Esperientzia berria iruditu zait (…), denden kaleak ikusiz eta ezagutuz.Oso originala saxofoia eta dragoia”. (J.A.)

“(…) Hobeto kokatzen eta daukagun guztia baloratzen ere ikasi dugu“.(J.G.)

Ez dakigu sariren bat lortu dugun, baina, egindako lanagatik, lehiaketan parte hartu zuten EPSZko erabiltzaileak “txapeldunak” dira guretzat. Eta amaitu aurretik, eskerrak eman nahi dizkiogu Ibai-Arteri, ekimenagatik.Hurrengoan ere izena emango dugu, ziur!