Eskerrik asko zuen donazioengatik

Pandemia hasi zenetik, etengabe jasotzen ari gara babes eta elkartasun keinuak. Hemendik, Aita Menni Ospitaleko eta Aita Menni Gizarte Zerbitzuetako taldeek eskerrak eman nahi dizkiete euren laguntza helarazi diguten enpresa, erakunde eta pertsona anonimoei.
Eskerrik asko zuen donazioengatik

Martxoaren 11z geroztik, OMEk data horretan deklaratu baitzuen pandemia SARS-CoV-2 birusak transmititutako gaixotasuna, enpresa eta partikular ugari jarri ziren harremanetan Aita Menni Ospitalearekin eta artatzen ditugun adinekoen egoitzekin, euren donazioak eta mota guztietako laguntzak emateko, covid-19aren aurka. Lerro hauekin, eskerrak eman nahi dizkiegu horregatik; euren elkartasunak hobeto besteak zein geure burua hobeto zaintzen lagundu digu.

Maskarak, babes pantailak, bata irazgaitzak, eskularruak, txanoak, oinetako babesak, mantalak, banagailu elektronikoak, bideodeiak egiten laguntzeko tabletak… Helarazi diguzuen materialak biziberritu egin gaitu fisikoki ea psikologikoki. Aita Menni osatzen dugunok eta baita ere pazienteak, erabiltzaileak eta senideak.

Hemendik, gure esker ona. Eskerrik asko, gure zentroekin zuzenean edo Bizkaiko Foru Aldundiaren bitartez harremanetan jarri zareten enpresa, erakunde eta pertsona anonimo guztiei. Eskerrik asko Arizmendi Ikastola, Mondragon Unibertsitatea, L’Oreal Paris,  Lauaxeta Ikastola, Mallagaray dentista, Zornotzako LHko Ikastetxe Integratua, Zuazola-Larraña Institutua, Maristak Ikastetxea, Iurreta Institutua, Maristak Ikastetxeko Ehuleak, Indarra Barça Peña, Samsic Fundazioa, DYA… Inoiz ez dugu zuen keinua ahaztuko.

Eskerrik asko zuen donazioengatik

Bereziki aipatu nahi dugu Plastigaur. Enpresa horrekin ez geneukan inolako harreman komertzialik, eta maiatzean eman zizkigun 10.000 plastikozko bata, 20.000 mahukatxo eta 8.000 oinetako babes; irailean 13.800 bata eta 16.500 besoko zorro; azaroan, 12.000 plastikozko bata, eta abenduan 12.000 besoko zorro eta 18.000 plastikozko bata. Guztira eman digute: 8.000 oinetako babes, 53.800 plastikozko bata eta 28.500 besoko zorro. Euren laguntzarekin ez zaigu hain konplikatua gertatu koronabirusaren aurka babestea; eskerrik asko!

Eskerrik asko zuen donazioengatik