Eskolako bizkar zorroak erabiltzearen eta bizkarreko arazoen arteko harremana desmitifikatzen

Roberto Romerok, Bilboko CENERen diharduen Aita Menniko fisioterapeutak, mito batzuk apurtu zituen ETBko QMEC saioan. Gure aditua Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko idazkaria da, eta nabarmendu zuen arazoak ez duela hainbesteko zerikusirik bizkar zorroekin, baizik eta harreman handiagoa duela haur eta nerabeen sedentarismoarekin, jarduerarik ezarekin, gehiegizko pisuarekin eta estres psikologikoarekin.
Eskolako bizkar zorroak erabiltzearen eta bizkarreko arazoen arteko harremana desmitifikatzen

Ba al dute zerikusirik eskolako bizkar zorroek eta bizkarreko minek? Roberto Romero, Bilboko Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroko fisioterapeuta eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko idazkaria, EITBra joan zen, haurrek eta nerabeek izaten dituzten bizkarreko minen arrazoiak azaltzeko.  

‘Qué me estás contando’ saioan, gure adituak ziurtatu zuen amarrua dela bizkarreko min egonkorren hazkundea egokiak ez diren bizkar zorroen erabilerarekin lotzea. “Ez dago hori esateko ebidentzia zientifikorik. Ez dago azterlan bakar bat ere harreman hori zuzena dela dioenik. Erabilera oker batek unean uneko mina sor diezaguke”, nabarmendu zuen Romerok. Gainera, era horretako arazoak haur eta nerabe ugarik izaten duten sedentarismoarekin, jarduera fisikorik ezarekin, elikadura kaskarrarekin eta gizeneria zein estres psikologikoarekin lotu zituen.  

Bizkar zorroaren erabilerari dagokionez, gure fisioterapeutak esan zuen gomendagarria dela bizkar zorroa haurraren garaierara egokitutakoa izatea (gerritik pixka bat gorago), barruko pisua ondo banatuta egotea, eta zorroa gorputzera ahalik eta gehien itsatsita eramatea, grabitate zentroa hobeto kontrolatzeko. Bestalde, oso garrantzitsua omen da bizkar zorroan eramango den pisua ez izatea eramango duen pertsonaren pisuaren %15etik gorakoa. Zorro gurpilduna izanez gero, adierazi zuen onena litzatekeela hari bultza egitea, ahal dela bi eskuekin, eta ez trakzioa eragitea. 

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

“Bizkarreko arazoen atzean sedentarismo arazoak egon ohi dira”. Roberto Romerok bizkarreko lesioak saihesteko QMEC saioan emandako aholkuen artean, hauek dira nabarmentzeko modukoak, goiko irudian ikus daitekeen bezala:

– Ariketa fisikoa sustatzea. “Haurrek kalean jolastu behar dute, salto egin, pedalei eman, lasterka ibili…”. Bizkarreko minen bat sumatzen badute, beharbada, pantaila aurrean igarotzen duten denbora murriztu beharko litzateke. Seguru asko, astialdiko estrategiak berrikusi beharko lirateke. 

Gorputz jarrera maiz aldatzea. “Ez dago gorputz jarrera idealik”. Nabarmendu zuenez, denbora luzean egon behar izanez gero, ez dago gorputz jarrera egokirik. 

– Elikadura zaintzea, gizeneriak edo gehiegizko pisuak dakartzaten arazoak prebenitzeko edo murrizteko.