Estiloa eta glamourra gainezka Arrasateko EPSZn

Moda desfile batek amaiera bikaina eman zion profesionalek eta erabiltzaileek azken asteotan landu duten “Irudi pertsonalaren tailerra”-ri, Gainera, aukera paregabea izan zen zentroen arteko loturak estutzeko.
Estiloa eta glamourra gainezka Arrasateko EPSZn

Aita Menni Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroak (EPSZ) dena eman du detaile faltarik izan ez zuen modelo desfile batean.

Arrasateko EPSZko profesionalek eta erabiltzaileek hainbat jantzi eta osagarri bildu zituzten azken asteotan zentroan garatu duten “Irudi pertsonalaren tailerra”-ren amaiera gisa egindako desfilerako. Monitoreek hainbat edergarri eta arropa laga zituzten ekitaldirako eta, goiko argazkian ikus daitekeenez, gure pasarelako Aita Jaunari ezin hobeto geratu zitzaizkion.

Arrasateko EPSZ, Fashion Day

Kirol jantziak, cassual, homewear, ekitaldi berezietarako jantziak, hondartza edo igerilekurakoak eta jantzi tipikoak izan ziren moda erakustaldiko sei atalak, zeina “CRPS Arrasate Fashion Day” izenarekin egin zen.  

Estiloa eta glamourra gainezka Arrasateko EPSZn

Jantzi bakoitza kontu handiz aukeratu zen, modelo bakoitzarengan pentsatuz. Eta hori nabarmendu egin zen gure manikiek erakutsi zuten glamourrean, pijamarekin desfilatu zein zeremoniaz jantzita. Musika ere bikain hautatu zelarik, pase bakoitza ezin hobeto girotu zen. Entseguak ere ez ziren alferrekoak izan: arintasuna eta estiloa nagusitu ziren erabiltzaileengan, eta publikoaren irribarrea eta txaloak eragin zituzten.     

Estiloa eta glamourra gainezka Arrasateko EPSZn

Luntxeko edarien etiketak ere kustomizatu ziren okasiorako, Ahizpa Ospitalarioen logoarekin eta CRPS Arrasate Fashion Day” hitzekin. 

Modaren Egunaren sortzaileak Arrasateko EPSZko taldeko kide guztiak izan ziren, eta Lorea Montoya gizarte langileak (andregai jantziz) eta Mirian Martin master amaierako praktiketako psikologoak (hondartzako jantziz) ere desfilatu zuten. Diseinatzaile lanetan eta backstagea osatuz, Beatriz Urdangarin erizaina, Maialen Perez terapeuta okupazionala eta Nagore Izagirre eta Julen Pineda monitoreak (musikaz arduratuta). Ekitaldi berezia bideoz grabatzea zentroko psikologo arduradun Vicente Huesoren lana izan zen. 

Estiloa eta glamourra gainezka Arrasateko EPSZn

Egindako lana eta lortutako aurrerapenak erakutsi egin behar ziren eta, horretarako, Beasaingo EPSZko lagunak konbidatu zituzten eta beraien irudi pertsonala zaintzera ere animatu zituzten. Haietako bik desfilean parte hartzea ere onartu zuten. Horrenbestez, desfilea bi zentroen arteko elkarbizitza egun bihurtu zen Intza Maiora eta Marije Lizarraga  monitoreekin iritsi ziren, eta, eurekin batera, sortu duten abesbatzaren -Ametsa- abestiak, beti bezala Mikelek eta bere akordeoiak lagunduta.

Ikusleen artean, gainera, Arrasateko Eguneko Ospitaleko erabiltzaileak ere bazeuden, eta Nati Regos begiralearekin etorri ziren, Rosarekin (OMZko erizaina) eta beste kide batzuekin, eta denek asko disfrutatu zuten goizaz.

Eta tailerraren helburua baldin bazen erabiltzaileek euren burua pixka bat gehiago zaintzen hastea, zalantzarik gabe, egotera eta dotoretasun erakustaldi horren ondoren, helburua lortutzat eman behar da.