Euskara Batzordea, pausoz-pauso aurrera

14/02/2018

Aita Mennin euskara erabiltzeko lanean jarraitzen du etengabe. Batzordea aldian-aldian biltzen da helburu honekin: Euskara Plana ezartzea eta erabiltzaile, familia eta langileen euskara erabiltzeko eskubidea bermatzea.

Euskara Batzordea osatzen duten kideetako batzuk

Euskara Batzordeak lanean jarraitzen du Aita Mennin euskararen erabilera zabaltzeko harremanetarako hizkuntza moduan. Lantaldea osatzen dutenek - Xabier AltunaDeiane MadinabeitiaMarijo IjurraLeire FrancoMiren ArrizabalagaBeñat UrainAmaia Jauregui eta Nagore Mardaras- hainbat gai landu zituzten otsaileko bileran. Horien artean ondorengoak nabarmendu daitezke:

·         2017ko balantzea. Aurreko ekitaldian egindako ekintzen balantze positiboa egin zen.

·         Aita Menni Ospitaleak diru-laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aldetik (2017 Lanhitz deialdia). Laguntza honek helburutzat dauka, entitate pribatuek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzea.

 ·        2018. urtean zehar egingo diren ekintzak proposatu eta adostu ziren. Ekintza hauek ondorengo alorretan sailkatzen dira: Ezagutza, motibazioa, erakundetzea eta erabilera.