Gabon kantak ekitaldi aretoan!

16/12/2021

Gertaera handia izan zen hainbeste denboraren ondoren berriro elkartzea. Beharrezko distantzia eta zuhurtzia neurriekin, gure unitateek Gabonetako abestiak partekatu ahal izan zituzten berriro elkarrekin.

Jaiotzak, pazko loreak, olentzeroak, argiak, espumiloia, begiztak… Ihikoa denez, Aita Menni Ospitaleak txoko guztiak apainduta eta hainbat jarduerarekin ospatuko ditu aurtengo Eguberriak: christma lehiaketa, Erregeen kabalgata eta, jakina, gabon kantak. Pazienteek, laguntzaileek eta erabiltzaileek elementu apaingarriak sortzen parte hartu dute eta Jesus Haurtxoaren jaiotza ospatzeko gabon kantak abestu dituzte.  

Pandemiaren ondorioz, aurreko Gabonetan, unitate bakoitzeko pazienteek eta langileek beren instalazioetan kantatu behar izan zituzten gabon kantak. “Ezin izan ginen inoiz elkartu jarduerarik egiteko” - gogoratu du Amaia Bolumburuak-, “baina, Gabon hauetan, nahiko sektorizatuta bada ere, gabon kanten kontzertua ekitaldi aretoan egin ahal izan dugu.  Gelarako sarrerak eta irteerak bereizita egin ziren; taldeen egonaldia unitateka banatu zen, segurtasun espazioak mantenduz eta, zer esanik ez, maskara jantzita”, azaldu du gure Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialeko Zerbitzuko koordinatzaileak.

“Aspalditik ezin ginen denak elkartu, gure pazienteak aspaldi ez ziren beren unitateetatik ateratzen horrelako ekitaldietan parte hartzeko. Giro benetan ona izan zen. Gabon kantek ematen duten pozaz gain, ekitaldi bateratu batean berriro parte hartzearen zoriontasuna arnasten zen. Unitate bakoitza oholtzara igo ahal izan zen bere emanaldian abesteko edo antzezteko, batzuk koreografiaz lagunduta aritu baitziren, eta guztiak oso ondo atera ziren. Polita da beste kide batzuk berriz ikusi ahal izatea eta unitate bakoitzetik kanpoko jarduera batean parte hartzea. Denok oso pozik geunden, batzuek dantza ere egin zuten. Ekitaldi aberatsa eta zirraragarria izan zen, egia esan. Gure begiraleak ere pozik zeuden, azken asteetan ekitaldi hori prestatzen hainbeste maitasun handiz egin duten lana ospitalea osatzen dugun familia handiarekin partekatu ahal izateaz eta elkartzeaz”, esan digu Amaia Bolumburu psikologoak.

Ezkerretik eskuinera: Naroa Odriozola, Selene Velez, Marian Frago, Amaia Bolumburu, Leire Franco, Miren Arejolaleiba, Ruth Diaz eta Esther Moya.