Adineko pertsona Desgaitasun intelektuala Kalte zerebrala Osasun mentala

Gabon kantak, zozketak, lehiaketak, opariak, gabon postalak, argiak… ospitalea betez

Gabonak joan den abenduaren 18an hasi ziren Aita Mennin. Gure pregoiak ilusio eta itxaropen hitzak ekarri zituen datozen egunetarako eta datorren 2021erako.
Gabon kantak

Ohikoa denez, 2020ko Gabon Kanten Lehiaketak eman zien hasieraGabonei, eta ekitaldia berezitasun batekin egin da aurten: unitate guztiak patiotik elkartu ziren, elkarrekin abesti bat kantatzeko. Distantzia fisikoa egon arren, ahotsek, txaloek eta kantuek distantziak arindu zituzten eta bizipenak berdindu. 

Astelehenean, hilak 21, erabiltzaile guztiek San Tomas egunaz gozatu zuten, herri jolas eta musikaren bitartez, eta bazkarian txistor pintxoa janez. Eta, urtero bezala, Olentzeroren iritsiera merezi bezala ospatuko dugu, baita ere jantokiak apaintzeko lehiaketa, Urtezahar gaueko kotilioia eta Gabon postalik irudimentsuenen sarien banaketa, Errege kabalgata ahaztu gabe, meriendaren bat edo beste eta saio dibertigarriak, esaterako, Gabonetarako antolatu dugun zumba.

Desberdinak, baina halaber bihotzekoak

Covid-19ari aurre egiteko prekauzio neurrien ondorioz, aurtengo Jantoki Lehiaketa argazkiekin aurkeztuko dugu. Abenduaren 28an, unitate bakoitzak mural bat jarriko du bere jantokiko argazkiekin, eta, urtarrilaren 5ean, lehiaketan parte hartu duten unitateek merienda berezia izango dute euren unitatean.

Gabon kantak, zozketak, lehiaketak, opariak, gabon postalak, argiak... ospitalea betez

Abenduaren 31n, Urtezahar Gaueko Kotilioia egiteaz gain, boto gehien izan dituzten gabon txartelen sariak banatuko dira.Aurten, epaimahaia Garbiketa Zerbitzua izan da; profesionalek egiten duten lan egiazki garrantzitsuagatik aukeratu dugu. 

Urtarrilaren 5ean, Errege Kabalgata egingo da, goxokiekin, eta ondoren jolas eta dantza jarduerekin. Arratsaldean, aipatu den Jantokien Lehiaketako festa merienda.

Gabon desberdinak izango dira, muxu eta besarkada gutxiagorekin, baina betiko maitasunez prestatuak, aurten ere disfrutatuko ditugunak. 

GABON ZORIONTSUAK! ¡FELIZ NAVIDAD!