Gabonetako alaitasunak Aita Menni bete du

Ospitaleak familia handi baten moduan ospatzen du Jesusen jaiotzea. Abenduaren 24aren bueltan, Ahizpa Ospitalarietan saiatzen gara egun horiek gure zentroetan igarotzen dituztenek maitasuna eta hurbiltasuna jaso dezaten.
Gabonetako alaitasunak Aita Menni bete du

Jesus Haurra iritsi dela behar bezala ospatzeko, Aita Menni Ospitaleko Pastoral eta Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialeko zerbitzuek bat egin dute beste urte batez Gabonetako Batzordea osatzeko. Batzordearen ardura da ekintza bereziak antolatzea Eguberriko espiritua gure zentroan artatzen ditugun gaixoengana helarazteko.

Aita Menniko taldeak are gehiago saiatzen dira egun horietan maitasuna eta hurbiltasuna zabaltzen. Pertsona askok, gaixotasunagatik edo egoera partikularragatik, ezin dituztelako Gabonak etxekoekin igaro. Zinema, kontzertuak, Nazioarteko Akordeoi Txapelketa, txangoak, Txakurrekin lagundutako terapiaren beste erakustaldi bat, VI. Gabon Kanten Txapelketa, Olentzeroren bisita, Jangelak Apaintzeko Txapelketaren edizio berri bat, christmas lehiaketa… San Tomas ospakizuna ahaztu gabe, edo Gabonetako saskiaren zozketa tradizionala eta Errege kabalgata. Ekintza asko errutina hausten laguntzeko eta ospakizun egun hauek markatzeko, pazienteei eta gurekin egon nahi dutenei bizitza eta maitasuna transmitituz. 

Gabonetako alaitasunak Aita Menni bete du

Abendu eta Gabonetako programa oparoa edertu egiten da eskailburu, pasillo eta geletako apaingarriekin, horien artean nabarmentzen direlarik ekitaldi areto ondoko jaiotza tradizionala, Gabonetako arbolak, girlandak, bolak, koloretako argiak eta pazienteek zein profesionalek egindako apaingarri ugari.

Pozteko beste arrazoi bat izango dira Gabon Gaueko, Eguberriko, Urte Zaharreko eta Errege Eguneko egunak ospatzeko menu bereziak, jakina, turroi eta gozokiekin. Eta erlijio ospakizunak eta 2019 oparo baterako desio onez beteriko besarkadak ere ez dira faltako.

Gabonetako alaitasunak Aita Menni bete du

GABON ZORIONTSUAK!