Gabonetako irteera Beasaingo eta Arrasateko EPSZetan

Heltzeko irrikan zeuden ibilaldiaren bidez moda, aisialdi eta sukaldaritzako merkataritza-eskaintza ezagutu zuten. Bide batez, parte hartu zuten pertsona askok Gabonetako opariak erosteko aukera izan zuten.
Gabonetako irteera Beasaingo eta Arrasateko EPSZetan

Joan den abenduaren 16 eta 19an Beasaingo eta Arrasateko EPSZek bisita bat antolatu zuten Gasteizko ‘El Boulevard’ merkataritza-zentrora joateko. Erabiltzaileak irteera hau egiteko irrikan zeuden duela asko, eta modako (gizonezko nahiz emakumezkoena, osagaiak…), aisialdiko eta sukaldaritzako merkataritza-eskaintza ikusi ahal izan zuten merkataritza-zentroan. Bide batez, parte hartu zuten pertsona askok Gabonetako opariak erosteko aukera izan zuten senideentzat eta lagunentzat. Gero, batzuek ogitartekoa jan zuten, eta beste batzuek jatetxe batera joatea nahi izan zuten. Denek primeran pasatu zuten.

Gabonetako irteera Beasaingo eta Arrasateko EPSZetan

Mota honetako irteeren helburua da dauden erkidegoko aukerak ezagutzera ematea eta zenbait gaitasun entrenatzea, hala nola dirua erabiltzea eta erosteko erabakiak hartzea. Horrela, errazagoa da gure inguruan dauden erkidegoko baliabide hauek eta beste batzuk erabiltzea, gizartean gaixotasun mentalen bat duten pertsonen gizarteratzean laguntzeko.

Gabonetako irteera Beasaingo eta Arrasateko EPSZetan