Gure erakundea sortu zen leku historikoak bisitatu ditugu

50 kolaboratzailek osatutako talde batek Ciempozuelosera bidaiatu zuen. Bidaiak gure historia ospitalarioa gehiago ezagutzeko balio izan zuen, eta, batez ere, elkarren arteko loturak sendotzeko.
Gure erakundea sortu zen leku historikoak bisitatu ditugu

Gure hospitalitatearen historia gehiago ezagutzen

Joan den urriaren 28an eta 29an, Aita Menni Ospitaleko 50 laguntzailek Ciempozueloseraino bidaiatu genuen. Herria Madrilgo Erkidegoaren hegoaldean dago, eta Ahizpa Ospitalarien puntu geografikorik esanguratsuena da, gure erakundea hantxe sortu zelako.

Taldea osatzen genuen 50 profesionalek aukera izan genuen gure kongregazio sortu zen leku historikoak bisitatzeko. Bisita hasteko, Joaquina andrearen etxea ikusi genuen, etxe hartan hartu baitzituzten ahizpa ospitalariak. Ondoren, San Jose kapera bisitatu genuen, 1881eko maiatzaren 31n lehen hamar ahizpek ‘baiezkoa’ eman zuten lekua.

Handik erakundearen lekurik hunkigarrienetako batera joan ginen: Ama Etxea, non hiru fundatzaileak baitautza: San Benito Menni, ahizpa Maria Josefa Recio eta ahizpa Maria Angustias Gimenez. Kapera panteoiko unea aprobetxatu genuen gogoan izateko eta eskerrak emateko. Artatzen ditugun pertsona guztiak ere izan genituen gogoan, gure misioaren erdigunea diren heinean, ea baita gure lankide, boluntario eta ahizpa guztiak ere. Ekitaldia amaitzeko, lore eskaintza egin genuen.

Eguna amaitzeko, kanposantura joan ginen, ebolaren ondorioz hil ziren ahizpak gogoratzera.

Gure erakundea sortu zen leku historikoak bisitatu ditugu

Hurrengo egunean, Madrilen lo egin eta gero eta dagoeneko bueltan, Segovia bisitatu genuen. Bidaiak gure historia ospitalarioa gehiago ezagutzeko balio izan zuen, eta, batez ere, elkarren arteko loturak sendotzeko.