Gure Gabonetako apaingarriak sortzea gustatzen zaigu

Arrasateko Eguneko Ospitaleko pazienteek aktiboki parte hartu dute elementu apaingarrien hautaketan eta haien fabrikazioan
Gure Gabonetako apaingarriak sortzea gustatzen zaigu

Egun hauetan lanari ekin diote Arrasateko Eguneko Ospitaleko pazienteek, Gabonak merezi duten moduan hartzeko. Leku bakoitza apaintzea eta apaingarriak beraien eskuekin egitea gustatzen zaie. Mari Carmen González eta Nati Regos begiraleen laguntzaz zenbait elementu apaingarri egin dituzte zentrorako.

Pazienteek hasieratik amaierara arte parte hartzen dute sortze-prozesuan. Denen artean aukera posibleei buruz hitz egiten dute, ideiak ekartzen dituzte eta zer elementu egin eta nola antolatu erabakitzen dute. Begiraleek gaitasunen eta lehentasunen arabera esleitzen diote lana pertsona bakoitzari.

adornos navideños

Argazkietan ikusten denez, pazienteek irudimena asko erabiltzen dute. Interneten aukerak ere bilatzen dituzte, eta beste leku batzuetan ikusitako apaingarrietan oinarritu eta beren aukeretara egokitzen dituzte. Materiala, koloreak eta bestelakoak aukeratzen dituzte. Ia edozer gauzak balio du: kartoizko arrautza-ontziak, feltroa, kartoi meheak, pintura, zeta-papera, grapak, silikona, kola…

Zenbait elementu zailak dira; pazienteek hiru egun inguru ematen dituzte egiteko. Gutxi gorabehera sei orduko talde-lana da. Egiten dituzten apaingarriak zentrorako dira. Asmoa da pazienteek taldean eta taldearentzat lan egiten ikastea eta nahi badute, beren etxeetan apaingarri berak egitea.

centro adeornado

Pazienteen asko gustatzen zaie Gabonetako apaingarriak egitea. Vicente Huesok dioenez, beren gaixotasunarekin zerikusia duten alderdiak lantzeko egin behar ditugun beste jarduera terapeutiko baino askoz ere gehiago gustatzen zaie. Hain zuzen gozatzen duten eta gogobeteta sentitzen diren uneak direlako, zer egiteko gai diren ikustean. “Oso gustukoa dute, eta harro sentitzen dira lortzen duten azken emaitzarekin”, azpimarratu du zentroko psikologo kliniko buruak.

Lan bikaina!!! Emaitza begien bistan dago.