Osasun mentala

Gure Lege Psikiatriako Unitateko zuzendaria, ‘Psikiatria espetxearen ingurunean’ jardunaldian diskusore

Buruko gaixotasunagatik delituren bat egin duten pertsonen arretarako gure Unitate aitzindariaren arduradun gisa duen esperientzia dela eta, Madariaga doktoreak bere ikuspuntua azaldu zuen ponentzien ondoren. Ahizpa Ospitalarioak Aita Mennik Arrasateko Lege Psikiatriako Unitatea inauguratu zuen 2013. urtearen amaieran, sinetsita espetxe ingurunea ez dela egokiena nahasmendu psikiatriko baten ondorioz ekintza zigorgarri bat egin dutenentzat.
Gure Lege Psikiatriako Unitateko zuzendaria

Espetxearen eremuan gaixotasun mentalaren arretari buruzko ezagutzak eguneratzeko, 300 espezialista inguruk parte hartu zuten ‘Psikiatria espetxearen ingurunean’ jardunaldian, joan den maiatzaren 12an. Topaketa antolatzailea PSISENDA izan da (Buru Nahasmendu Larriaren Ikerketarako Elkartea), Arabako Osasun Mentaleko Sarearen, Osakidetzaren, Arabako Medikuen Elkargoaren eta Deustuko Unibertsitatearen laguntzarekin, eta ponentziek lehen mailako diskusoreak izan zituzten. Horietako bat Iñaki Madariaga doktorea izan zen, Aita Menni Ospitaleko Lege Psikiatriako Unitateko zuzendaria. Panela osatu zuten Alvaro Moleonek, psikiatria kliniko eta forentsean espezializatutako psikiatrak, eta Alfredo Calcedok, Lege Psikiatriako Espainiako Elkarteko kide eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Psikiatria irakasle titularrak. 

Gure Lege Psikiatriako Unitateko zuzendaria, 'Psikiatria espetxearen ingurunean' jardunaldian diskusore

Espetxean buruko nahasmenduak oso zabalduta daude, eta gero eta gehiago dira patologia psikiatrikoak sufritzen dituzten presoak. Jardunaldia modu birtualean egin zen, eta Euskadin eta gainerako autonomia erkidegoetan asistentzia psikiatrikoko dispositiboen egoera ezagutarazi zen. Horretarako, askotariko esperientzien adibideak egon ziren, erantzun anbiziotsuenak eskaintzen ari diren zerbitzuen bidez. 

Iñaki Madariaga doktoreak bere iritzia azaldu zuen hitzaldien ostean, espetxe psikiatriako aditu handienetakoa den heinean, eta gure Lege Psikiatriako Unitatearen alma mater eta zuzendari gisa duen esperientziatik abiatuta. Gogorarazten dugu Ahizpa Ospitalarioak Aita Mennik 2013. urtearen amaieran inauguratu zuela Arrasateko Lege Psikiatriako Unitatea, sinetsita baitzegoen kartzela ingurunea ez dela egokiena gaixotasun mentala dela-eta delitu bat egin duten pertsonentzat.

Gure Lege Psikiatriako Unitateko zuzendaria, 'Psikiatria espetxearen ingurunean' jardunaldian diskusore

Jardunaldiko zuzendari Edorta Elizagarate doktoreak eta Miguel Gutierrez katedradunak, espetxean buruko nahasmenduak nagusitasun handia duela azpimarratu zuten. “Patologia psikiatrikoak dituzten gero eta preso gehiago daude espetxean, eta ebaluazio, diagnostiko, tratamendu eta zaintza beharrak sortzen dituzte, batzuetan espetxeetan bertan dauden osasun zerbitzuen gaitasunak gainditzen dituztenak”, adierazi zuten.