Gure okupazio-tailerretan lan egiten duten pazienteekin ospatu genuen maiatzaren 1a

Bilbora egindako ibilaldian ehungintza, industria, birziklatzea, kanpoaldeen garbiketa eta lorezaintzari buruzko tailerren 36 pazientek parte hartu zuten Langileen Nazioarteko Egunaren ospakizunean.
Gure okupazio-tailerretan lan egiten duten pazienteekin ospatu genuen maiatzaren 1a

Langileen Nazioarteko Eguna dela eta joan den maiatzaren 4an Ospitaleko okupazio-tailerretara joaten diren pazienteei omenaldia egin nahi izan genien. Bilboko hirirako bisita bat antolatu genuen, eta tailer desberdinetako (ehungintza, industriala eta birziklatzea, kanpoaldeen garbiketa eta lorezaintza) 36 paziente joan ziren.

Asko baloratzen dugu pertsona horiek urte osoan zehar tailer hauetan egiten duten lanarekin jarraitzeak eta hori dela eta ludikoagoa zen irteera bat egitea proposatu genuen. Aisialdiko jarduerak zati garrantzitsuak dira gaixotasun mental larria duten pertsonen edozein errehabilitazio-programa integraletan.

10:00etarako denak prest eta pozik geunden aurretik geneukan egunarekin.  Bilbon geundela, pilak kargatu genituen gosari on bat hartuz, eta horren ondoren paseo polit bat eman genuen erdigunetik Zazpi Kaleetaraino. Bidean zehar itsasadarra, Erriberako Zubia, Areatzako Zubia eta Arriaga Antzokia ezagutu genituen.  Zazpi Kaleetan zazpi kaleetatik ibili ginen eta jatetxe batean menu gozo bat dastatu genuen.

Bazkariaren ondoren Portugaleteko Bizkaiko Zubira joan ginen. Han, batzuk Ibaizabal ibaia zeharkatzera animatu ziren; beste batzuek begiratzea bakarrik erabaki zuten. Bueltako ordua gainera etorri zitzaigun beraz, pena handiz esan behar izan genion agur Bilbori. Itzulerako bidaian pazienteek atsegin handiz azaldu zituzten egunean zehar bizitako xehetasun guztiak.

Gure okupazio-tailerretan lan egiten duten pazienteekin ospatu genuen maiatzaren 1a

Lanaren eta aisialdiaren balioa

Kideei bisitatutako tokiak erakutsi ahal izateko, larunbatean, jarduera orokorra egin zutenean, Bizkaiko hiriburuko lekurik turistiko eta garrantzitsuenak erakusten zituen horma-irudi bat egin zen. Denok Shakespearek Enrike IV.ean (1598 1.2) aipatzen duen ondoriora heldu ginen:  “Egun guztiak jaiegunak izango balira, kirola egitea lan egitea bezain nekeza izango lirateke, baina noizean behin etortzen direnean elkar desiratzen dute”.