Gure produktuak eraman ditugu Arrasateko ‘Emakume artisauaren azoka’-ra

Hainbat material erakutsi genuen saltzeko, denak ospitaleko pazienteek eginak. Gure 10 emakume joan ziren, lanerako gogo handiz salgai jarritako produktuak lortzeko egindako lan prozesua azaltzeko.
Gure produktuak eraman ditugu Arrasateko ‘Emakume artisauaren azoka’-ra

Emakumearen eguna zela eta, Martxoak 8a, Arrasateko ‘Emakumeen txokoa’-k azoka bat antolatu zuen larunbatean, hilak 9, emakume artisauei ikusgaitasuna eta protagonismoa emateko.Kontuan hartuta Aita Menni Ospitalean artisautzari lotutako ekintza ugari egiten ditugula, azokan parte hartzera gonbidatu gintuzten.

Hainbat material eraman genuen saltzeko, denak ospitaleko pazienteek eginak. Produktuen artean zeuden barazkiak eta infusioak, Ereiaron, egindako lanaren emaitza, eta baita ere olio esentzialak, zaku lurrintsuak eta hazi zakuak,  horiek ere Ereiaroko tailerrean egindako elaborazio prozesu baten emaitza. Horrez gain, paper tailerrean landutako produktuak ere erosi zitezkeen. Material horren barruan aurkitu genitzakeen koadernoak zein panpinak, guztiak ere paperari lotutako materialez eginak, lan prozesu gogor baten ondorioz.

Azoka Emakumearen Eguna aldarrikatzeko eta emakumeei artisautzaren arloan ere ikusgaitasuna emateko antolatu zen, eta, horregatik, azoka osatu zuten pertsona guztiak emakumeak ziren. Eta Aita Mennin tailerretan emakume askok aktiboki parte hartzen dutenez, gonbidatu egin gintuzten.

10 emakume joan ziren, lanerako gogo handiz, eta salgai jarritako produktuak lortzeko egindako lan prozesua azaltzeko. Errehabilitazio programak indartzeaz gain, alderdi ekonomikoa lantzeko aukera ere bazen, baita parte hartzaileen trebetasun sozialak lantzeko ere, izan ere, komunitatean parte hartzeak eta integratzeak horretarako aukera ematen dute.

Gure produktuak eraman ditugu Arrasateko 'Emakume artisauaren azoka'-ra

Azpimarratzekoa da, desgaitasuna intelektualaren zein gaixotasun mentalaren arloak lantzeko, oso garrantzitsua dela komunitatean parte hartzeko aukerak ematea. Pertsona horien erabateko inklusioa lortzeko, funtsezkoa da ikusgaitasuna eta parte hartzeko aukera ematea, desgaitasun intelektuala eta gaixotasun mentala duten pertsonen kolektiboaren inguruan sortu den estigma murrizteko.