Albisteak

Haurren Errehabilitazio Zerbitzu berria aurkeztu zen Bilbon ospatutako jardunaldi zientifikoaren baitan

30/10/2009

Aita Mennik abian jarri duen haurren errehabilitazio zerbitzu berria aurkeztu zen atzo, Bizkaiko Medikuen Elkargoaren Bilboko egoitzan ospatu zen haurren errehabilitazioari buruzko jardunaldi zientifikoaren baitan.
 
Zerbitzu berriak duela gutxi hasi zuen bere ibilbidea eta mediku errehabilitatzailea den eta haurren errehabilitazioan masterra duen Juan I. Marin doktorearen zuzendaritzapean, fisioterapia, logopedia, terapia okupazionala eta neuropsikologia eskaintzen ditu garapenarekin loturiko zailtasunak dituzten 0 eta 16 urte haur eta nerabeentzat.
 
Jardunaldi zientifikoan eremu akademikoan eta asistentzialean diharduten adituak hartu zuten parte eta haurren garapenaren oinarri neurobiologikoak aurkeztu zituzten, ondoren jorratzeko haur goiztiarren inguruko arazoak, heldutasun erritmoaren aldaketak eta haurren urritasunen aurrean egin daiteken errehabilitazioa. Ekitaldia osasun sailburuorde Jesus Mª Fernándezen hitzaldiarekin amaitu zen.