Hirugarren urtez jarraian Aita Mennik Lanbain parte hartu zuen

Urteroko enplegu eta prestakuntza azoka hau langabe eta graduatu berriak diren ikasleentzat da. Giza Baliabideen sailak oso positibotzat hartu du AMHren lan-eskaintzari buruzko informazioa hautagaiei nahiz oro har interesa duten profesionalei emateko aukera hau.
Hirugarren urtez jarraian Aita Mennik Lanbain parte hartuko du

Ekainaren 9an LANBAIren laugarren edizioa izango zen. Berriz ere, Adecco ETT, Danobat Group, Fagor Arrasate, IK4-Ikerlan, Irizar edo Laboral Kutxa erakundeekin batera Enplegu eta Prestakuntza Azoka honetan parte hartzen zuen erakundeetako bat izan zen Aita Menni Ospitalea.

Aita Menniren Giza Baliabideen sailak oso positibotzat jo du lan-eskaintzari buruzko informazioa emateko eta interesa duten pertsonengana hurbiltzeko ematen dioten aukera hau. Bertaratutakoek ospitaleak eskatutako kategoria eta titulazio nagusiak ezagutzeko aukera izan zuten LANBAIn. Horietako batzuek beren curriculum vitaea entregatu zuten. 

Mondragon Unibertsitateak Arrasateko Udalarekin lankidetzan antolatuta, LANBAI 2016 azokak LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza jaso du. Urteroko azoka honen helburua graduatu berriak diren ikasleak lan-munduarekin harremanetan jartzea da, baina baita ekonomia-jarduera eta enplegua sustatzea ere, langabezia-egoeran dauden edozein pertsonari lan-aukerak eskaintzeko.

Prozesu hori errazteko, LANBAIk zenbait tailer eta hitzaldi antolatu zituen, eta beketan eta lan-poltsetan izena emateko atal bat prestatu zuen. Giza Baliabideetako arduraduna, Jesús Mari Arizmendiarrieta, Mikel Tellaeche, AMHko standa ikustera hurbildu ziren. Horren arduradunak Adolfo Lander, Marijo Ijurra, Maitane Ramos eta Unai Uribeetxebarria izan ziren. Aurtengo nobedade gisa, antolatzaileek elkarrizketak egiteko leku bat izan zuten, eta horri esker, gure profesionalek hogei hautagai inguru artatu zituzten.

Hirugarren urtez jarraian Aita Mennik Lanbain parte hartu zuen

Lanbai hazi egin da. Lehen edizioan 23 enpresak eta erakundek parte hartu zuten; 2016an berriz, zenbait sektoretako 50 erakundek parte hartu dute. Horietako batzuk, Aita Mennik eskatzen dituen titulazioak ematen dituzte.

LANBAIren laugarren edizio hau Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean dagoen Goi Eskola Politeknikoan izan zen berriz.