Historiaz, konpromisoz eta berrikuntzaz beteriko bide bat egitea proposatu nahi dizugu: ezagutu Ahizpa Ospitalariak, gure multimedia-aplikazioaren bidez

Ahizpa Ospitalariak kongregazioak multimedia-aplikazio sekuentzial bat egin du, haiei buruzko datu funtsezkoak errazago eskuratu ahal izateko. Kongregazioaren identitatea, karisma eta eginkizuna nabarmenak dira haien jardueraren ildo nagusietan.

+Gaur egungo munduan gero eta ezinbesteagoa da komunikatzea; hortaz, hospitalitatea unibertso-koordenatuetara zabaldu beharra sentitu dugu;, azaldu du Anabela Carneirok, ama nagusiak. 

Aurkezpena Ahizpa Ospitalarien webgunean txertatuta dago, eta erakundearen printzipioak biltzen ditu. Kongregazioaren fundatzaileak San Benito Menni, María Josefa Recio eta María Angustias Giménez dira. Haiek zehaztu eta garatu zuten hospitalitatearen kontzeptua: kongregazioaren eginkizunaren, historiaren eta baloreen ardatz nagusia. Kontzeptu hori, hain zuzen, printzipioen oinarria da.  Hortaz, pertsona osoari arreta ematea, pertsona errehabilitatzea, birgizarteratzea eta dignitatearen defentsa aldarrikatzen dituzte, premisa ukaezinak direlako, eta haiek ospitale-eredua osatzen dutelako. 

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Ahizpa Ospitalariei buruz 

Ahizpa Ospitalariak 27 herrialdetan daude, lau kontinentetan (Afrikan, Asian, Europan eta Amerikan). Gaur egun, 200 zentrotik gora kudeatzen dituzte. Zentroetan 15.700 leku eskaintzen dira, arreta soziosanitarioa emateko. Joan den urtean ia bi milioi pertsona baliatu ziren zerbitzuaz

Ahizpa Ospitalariak kongregazioa Ciempozuelos herrian (Madrilen) sortu zen, 1881ean. Xedea garai hartan osasunaren arloko gaixotasunak zituzten eta behar bezalako osasun-laguntza jaso ez zuten emakumeak zaintzea zen. Bi irizpide nagusi batu nahi izan zituzten: karitatea eta zientzia. Kongregazioaren eginkizunak argi erakusten du hospitalitatearen karisma, gaixo mentalei, desgaitu intelektualei edo beste gaixo batzuei harrera egitean eta zainketa eta laguntza ematean; betiere, behartsuenei lehentasuna emanda.