Iktusaren munduko eguna dela-eta, Aita Mennik herritarrenganako kontzientziazio kanpaina jarri zuen abian

Joan den urriaren 29an ospatu zen munduko iktusaren eguna. Egun horrekin bat eginez, Aita Menniren Bilboko Egaña zentroan lehen mailako prebentzio jardunaldia antolatu zen, bertan parte hartu zutelarik Burmuineko Lesioen Zerbitzuko bi medikuk eta erizain batek.

Zentrora urbildu ziren guztiek bideo bat ikusteko aukera izan zuten, Espainiako Gaixotasun Neurologikoen Fundazioak egina eta Espainiako Neurologia elkarteak babestua hain zuzen eta gaixotasunaren sintomak eta tratamendua erakusten dituena. Halaber, bertaratutako guztiek Aita Menni Ospitaleko Burmuineko Lesioen Zerbitzuak prestatutako Iktusaren lehen mailako prebentzioaren gidaren ale bat jaso zuten.

Bestalde, aurrez hitzordua egina zuten 35 lagunek doako azterketa pertsonalizatua jaso zuten non tentsio arteriala, gorputzaren masa indizea eta bizimodu ohiturak kontutan hartuz, garuneko hodietako istripu bat jasateko aukera neurtzen zen. Gainera, guztiek jaso zituzten aholku pertsonalizatuak arriskua gutxitze aldera bizimodua aldatzeko. Orohar, parte hartu zutenak 50 eta 65 urte bitartekoak ziren eta sarrien agertzen ziren arrisku eragileak gainpisua eta ariketarik ez egitea ziren. Gehienak, ordea, ez ziren erretzaileak.

Adituek egindako ikerketen arabera, sei lagunetik batek iktus bat izango du bere bizitzan zehar. Prebentzioa eta tratamendu goiztiarra dira eragiten dituen kalteei aurre egiteko estrategiarik onenak.