Iñaki Madariaga medikuak 'A vivir que son dos días Euskadi' programan parte hartu du

22/12/2021

Saio horretan, Angel Martin komiko eta aurkezleak bere ‘Por si las voces vuelven’ liburua aurkeztu du. Gure Lege Psikiatriako Unitateko zuzendariak unitatearen beraren izateko arrazoia azaldu du, eta agerraldi psikotikoen tratamenduaz hitz egin du.

Angel Martin komiko eta aurkezlea, A vivir que son dos días Euskadi saioan. Argazkia: SER katea. 

Aita Menni Ospitaleak zortzi urte daramatza buruko gaixotasuna duten eta, aldi berean, zigor prozeduretan murgilduta dabiltzan pertsonak artatzen. 2013an inauguratu zenetik, Aita Menni Ospitaleko Lege Psikiatriako Unitateak (LPU) 83 pertsona artatu ditu. Iñaki Madariaga psikiatra da hango arduraduna. Gure doktoreak horri buruz eta agerraldi psikotikoen tratamenduaz hitz egin zuen SER kateko ‘A vivir que son dos días’ saioan. Bertan, Angel Martin komiko eta aurkezleak ‘Por si las voces vuelven’ liburua aurkeztu zuen.

“Batzuetan, pertsonak, pixkanaka edo modu malkartsuan, nortasunaren desantolaketa edo desegituraketa moduko bat izaten hasten dira, pentsamendu arraroekin, beldurrekin, sentsazio akustiko edo ikusizko arraroekin eta, batez ere, nahasmenduarekin batera. Pertsona errealitatearekin, bere ingurune hurbilenarekin kontaktua galtzen hasten da, eta urruntzeari ekiten dio”, adierazi zuen medikuak. Arrazoiei buruz adierazi zuen kasu askotan ez direla ezagutzen. Gertaera batzuek toxikoen gehiegizko kontsumoarekin, beste gaixotasun batzuk izatearekin eta beste hainbat faktorerekin izaten dute lotura. Aloña Velasco kazetariak Angel Martin eta Madariaga doktoreari egindako elkarrizketak podcast honetan entzun daitezke:

Informazio gehiago SER katearen webgunean: ANGEL MARTIN, ZORAMENAREN AUKERA.