Osasun mentala

Inauteriak, dibertsioa eta lana, EPSZetan trebetasunen garapena hobetzeko

Aita Mennik kudeatzen dituen errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetan data hauek komunitatean integratzeko eta dibertitzeko jarduerak programatzeko baliatzen ditugu. Jantziak prestatzeko saioek motrizitate fina lantzeko balio digute, kontzentrazioa, sekuentziazioa…
Inauteriak

Ostegunean hasi eta hurren asteartean amaitzen diren jai batzuetatik harantzago, inauteriak Aita Menni Ospitaleko dispositiboetan gogoz espero diren ospakizunak dira. Mozorroek dibertsioa eta hainbat alderditako lana eragiten digute, eta interakzio soziala bultzatzen duten tresna bat dira.

Arrasateko EPSZko erabiltzaileak hainbat saiotan aritu ziren mozorroekin lanean inauterietako asteartean luzitzeko. Jarduerak hainbat alderdi lantzea ahalbidetu zigun. Alde batetik, komunitatean mugitzeko tailerra errepasatu ahal izan genuen, bide eta segurtasun seinaleek rol garrantzitsua jokatzen baitute. Beste aldetik, jantziak egiteko eskulanak hainbat alderdi hobetzeko balio izan zigun, hala nola motrizitate fina, kontzentrazioa, memoria, begi-eskuen koordinazioa, sekuentziazioa…

Inauteri asteartean, gainera, aprobetxatu genuen sukaldaritza tailerra egunotako postre tipikoa prestatzeko eta ohi baino kutsu ludikoagoa emateko, garaiotako torrija tipikoak eginez.,  Egunean ekintza ugari egin genituen, horien artean karaoke dibertigarri bat.

Inauteriak, dibertsioa eta lana, EPSZetan trebetasunen garapena hobetzeko

Aurreko urteetan bezala, Beasaingo EPSZtik Tolosaraino joan ginen, data seinalatu hauek komunitateak ospatzera. Bertan karroza desfilea ikus genuen, eta giroaz gozatu eta jendearekin nahastu ahal izan ginen. Gainera, inauterietako asteartean, gure hiru erabiltzailek txokolate goxo-goxoa prestatu zuten zentroan denokin partekatzeko. 

Inauteriak, dibertsioa eta lana, EPSZetan trebetasunen garapena hobetzeko

Maldatxoko EPSZn (Donostia) aurten ere ospatu ditugu inauteriak. Hainbat egun eman ditugu mozorroa prestatzen, bere osagai guztiekin, eta azkenean Tolosara joan ginen, asteartean. Aurreko egunetan denon artean landu genuen erabakitako mozorroa. Aurten erabaki genuen ikasleen tuna bat irudikatzea. Horretarako, koloretako plastikoak erabili genituen, kapa egiteko. Halaber, tunoen pandero tipikoak dekoratu genituen. Zentroa apaintzeko, gure erabiltzaile batek egindako murala erabili genuen. Tolosara egindako irteera erabateko arrakasta izan zuen, izan ere, herri horretako inauterietako karroza tipikoen desfileaz disfrutatu ahal izan genuen, eta gainera bertan bazkaldu genuen. 

Kolorez betetako jaiaz gozatu ondoren, datorren urteko inauterien zain geratu gara!