Iñigo Lavadok menu oso berezia eskaini zigun zentzu guztietan, bere ‘Singular’ jatetxean

Aste Gastronomikoan jatetxera egindako bisitan jasotako tratua kontuan hartuta, Irungo jaietako bazkaria han egitea erabaki genuen. Eta komunitatean inklusioan aurrera egitea lortzeaz gain, bazkari gogoangarria egin genuen.
Iñigo Lavadok menu oso berezia eskaini zigun zentzu guztietan

Iazko urtearen amaiera aldera, Irungo EPZn (Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroa) ‘Elikadura Osasungarriaren Aste Gastronomikoa‘ egin genuen, eta programaren barnean Iñigo Lavado chef ospetsuaren Singular jatetxea bisitatzeko aukera izan genuen. Egun hartan eskainitako tratua, arreta eta dedikazioa ikusita, aurten Irungo jaietako ospakizun-bazkaria han egitea erabaki genuen.

Eguna gerturatzen ari zela, monitore bat joan zen beste bi erabiltzailerekin batera erreserba egitera, eta Iñigo Lavadok berak artatu gintuen. Guztion artean azaldu genion zenbat izango ginen, zein zen gure aurrekontua eta taldeak zer-nolako dieta ezberdinak behar zituen (zeliakia, laktosarekiko intolerantzia, diabetesa,…). Azkenik, haren eskuetan uztea eta berari gure menua egiten uztea erabaki genuen.

Zentroan, guztiok ilusio handiarekin eta urduri geunden aurreko egunetan. Eta, azkenean, iritsi zen hainbeste desiratutako eguna. Bazkarirako apain-apain jarri behar genuenez, goiza aprobetxatu genuen ilea txukuntzeko eta makillajearen azken ukituak egiteko. Gure ‘apaindegi’ inprobisatuan, manikura egiteko beta ere izan zen, giro oso lasaian eta irribarretsuan.

Iñigo Lavadok menu oso berezia eskaini zigun zentzu guztietan, bere 'Singular' jatetxean

Hitzartutako orduan jatetxera joan ginen, eta Iñigo Lavadok eta haren emazte Arantxa Martínezek hartu gintuzten aurrez aurre. Horrela, haiek eta haien taldeak ilusio guztiarekin prestatutako jatetxean esertzen joan ginen.

Bazkaltzen hasi aurretik Iñigorekin izandako elkarrizketetan esan zigun egun handi eta bazkari on batez gozatzeko aukera izatea nahi zuela, eta, horretarako, ‘Singular’ jatetxeak dena emango zuela. Iñigok, Aita Mennin egunero egiten den moduan, integrazioa erraztu nahi zuen komunitatean, modu normalizatzailean.

Eta, jakina, horrela izan zen. Gaixotasun mentala duten pertsonak komunitatean sartzen aurrera egitea lortu genuen, eta bazkaria gogoan hartzeko modukoa izan zen. Arreta, berriz, bikaina.

Iñigo Lavadok menu oso berezia eskaini zigun zentzu guztietan, bere 'Singular' jatetxean

Uneoro, Iñigo Lavado mahaietan zehar ibili zen gurekin hitz egiteko. Bazkaria amaitzean, talde osoaren argazkia atera genuen, goran ikus daitekeen moduan, eta sinaduren liburua ekarri zigun guztiok gure aztarna uztearren. Alde egin aurretik behin eta berriz esan zigun hura aintzat hartzeko behar dugun guztirako.

Zentroaren izenean eskerrak eman nahi dizkiogu Iñigo Lavadori eta haren taldeari beti eskaintzen diguten arreta eta maitasunarengatik.