Osasun mentala

Inklusioaz aritu gara Goiena Telebistan Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunean

Deiene Gallastegui eta Maider Agiriano ‘Hemen Debagoiena’ programan izan ziren. Gaixotasun mentala duten pertsonek bizi duten errealitatea azaldu zuten, oraindik existitzen den estigma, eta gizartean inklusiorako aurkitzen dituzten arazoak.
Inklusioaz aritu gara Goiena Telebistan Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunean

Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna zela eta, joan den urriaren 10ean, Maider Agiriano terapeuta okupazionala eta Deiene Gallastegui psikologoa Goiena Telebistako ‘Hemen Debagoiena’ programara gonbidatu zituzten.. Gaixotasun mentala duten pertsonek bizi duten errealitateaz hitz egin zuten, orain ere gaixotasun horren inguruan existitzen den estigmaz, eta arazo mentala duten pertsonek gizarteratzeko aurkitzen dituzten zailtasunez. Halaber, gure profesionalek Aita Menniren ibilbide zabala ere errepasatu zuten, gaixotasun mental larria duten pertsonekin esku hartzeari dagokionez, betiere ikuspegi komunitario batekin. 

Aukera baliatu zuten gogorarazteko, aurten, Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunaren gai nagusia suizidioaren prebentzioa izan dela. Suizidioaren arazoa aurkeztu zuten, datu eguneratuak eskainiz intzidentziari buruz, prebentzioko estrategiei buruz, familiaren eta gizartearen ingurunean duen inpaktuari buruz, eta gai horri lotutako dena zipriztintzen duen estigmari buruz. 

Aurten, Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunaren lema izan da ‘Bizitzarekin bat‘, eta, horri lotuta, Maider Agirianok eta Deiene Gallasteguik azaldu egin zuten Aita Menniko EPSZ, Eguneko Ospitale eta pisu komunitarioetan nola ulertzen dugun lema hori, hau da: bizitzarekin bat egiteak esan nahi du konektatu egin behar dela gaur egun gaixotasun mentala duten pertsonek aurre egin beharreko egoerekin, gizartean arazoak aurkitzen baitituzte, eta diskriminatuta sentitzen dira, esaterako, laneratzeko garaian, prestakuntzan, etab. 

Elkarrizketa osoa ikusi dezakegu Txomin Madinak aurkeztutako programan, lerro hauen azpian. Eskerrik asko Goiena Telebistari, berriro ere, aukera emateagatik gaixotasun mentalaren diagnostikoa duten pertsonek aurre egin beharreko diskriminazioa ezagutarazteko.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.