Osasun mentala

Iosu Lasak beste erakusketa bat oparitu digu

Tolosan eta Legorretan egin berri dituen erakusketen ondoren, gure Beasaingo EPSZko marrazkilariak Alegiako Erretiratuen Etxean zintzilikatu ditu bere koadroak. Seriea izaki imajinarioz eta bere figura antropomorfo bereziez jantzita dago…
Iosu Lasak beste erakusketa bat oparitu digu

Beasaingo EPSZn hainbat artista ditugu, baina Iosu Lasa nabarmentzen da marrazketan duen maisutasunagatik. Oso marra garbiekin, ia beti rotringarekin eginda, unibertso propioa islatzen du paperean; marraztea oso jarduera esanguratsua da bere bizitzan, eta hainbat aldiz erakusketak egitera eraman du. Oraingoan, Alegian bere hainbat obra daude erakusgai. 

Eta, beste batzuetan bezala, inaugurazioan berarekin egon nahi izan genuen. Horrenbestez, berriro ere, gure EPSZn lan egiten duten profesionalen taldeakpertsona bakoitzaren autonomia eta integrazioarekin zerikusia duten helburuen aldeko apustua egin dute. Gainera, Iosu bere erakusketetan laguntzea eta animatzea ilusionagarria da, eta oso positiboa da, bai berarentzat bai zentroko erabiltzaile guztientzat. 

Iosu Lasak beste erakusketa bat oparitu digu

Dena mesede

Ebidentziak erakutsi du ahalduntzeak pertsonen autoestimua handitzen duela, pertsonek ekintzen kontrola eta erantzukizuna barnerazten dutelako, euren ahalmenak erabat garatzeko. Prozesu horrek esan nahi du oztopoak gainditzea norberaren bizitza gidatzeko, eta oso lotuta dago pertsonak berak dituen indarguneak, baliabideak eta trebetasunak aitortzeari eta garatzeari, kasu honetan bezala, pinturaren bitartez, autoestimu, autoafirmazio eta adierazpen emozional handiagoa sustatzeko.

Horrez gain, pertsonengan horrelako trebetasunak, gaitasunak… garatzeko baliabide normalizatuak erabiltzeak integrazio komunitarioa ahalbidetzen du, eta euren testuinguru naturaletan eta sare sozialetan konpetentzia sozialaren rola edukitzea. Gainera, arazo mental bat izatearen inguruan gizartean dauden kontzepzio distortsionatuak progresiboki aldatu daitezke.