Albisteak

Iraurgi Ikastetxeko ikasleak Aita Menni Ospialera etorri ziren bisitan

30/04/2010

Iraurgi Ikastetxeko ikasleak Aita Menni Ospitaleko irakaskuntza aretoanDuela lau urtez geroztik, Azpeitiko Iraurgi Ikastetxean batxilergo lehenengo ikastaroan psikologia ikasgaia duten ikasleen bisita jasotzen dugu gure ospitalean. Bisitaren helburuen artean, aipatzekoak dira ikasle gazteek gaixotasun mentalaren errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izan dezatela eta horrela, gaixotasunaren inguruan sortzen den bazterketa soziala gutxitzea eta gaixo mentalekiko errespetua bultzatzea.
 
Ikasleek zein irakasleek egiten duten balorazio positiboa dela eta, aldi baterako egitasmoa zena tradizio bilakatzen ari da. Oraingo honetan, taldea 25 ikaslek osatzen zuten eta hasteko gure zentroaren historia ezagutu ahal izan zuten eta baita asaldura mentalen tratamenduak gure inguruan izan duen bilakaera ere, aipamen berezia eginez psikologo klinikoak duen betebehar profesionalari. Amaitzeko, gazteek gure ospitaleko unitate asistentzial batzu bisitatu zituzten.