Osasun mentala

Irungo EPSZn Giza Eskubideen aldeko Munduko Eguna ospatu genuen

Joan den abenduaren 10ean Irungo EPSZko erabiltzaileek eta profesionalek Giza Eskubideen adeko Munduko Eguna ospatu genuen. Pertsona guztien, eta noski, gaixotasun mentaleko pertsonen eskubideei buruzko gogoeta egin genuen, zentroan hitzaldi-eztabaida bat eginez eta horma-irudi polit hau eginez.
Irungo EPSZn Giza Eskubideen aldeko Munduko Eguna ospatu genuen

Ostegunean bertan, Bidasoaldekoak abesbatzaren bisita izan genuen ustekabean, eta denek gozatu zuten parte bat abestiekin. Gero, gure zentroko Antzaran abesbatzarekin beste bost abesti abestu zuen. Kontzertu txiki hau, Why Not Fundazioko Maria Olsonekin grabatu genuen irrati-programa berezi batean eman zen. 

Bi irudi hauetan EPSZn elkarrekin izan genuen giro ona ikusten da.

Irungo EPSZn Giza Eskubideen aldeko Munduko Eguna ospatu genuen