Osasun mentala

Jesus Maria Etxeberria Irungo EPSZko erabiltzaileak irabazi du Euskara Batzordeak antolatutako I. Argazki Lehiaketa

Ekainaren 18tik abuztuaren 31ra bitartean egin da eta gaia “Uda” izan da. Epaimahaiak argazki ederrak jaso ditu eta ez zaio erraza izan irabazlea aukeratzea: Martin arrantzalea, gure erreketako bitxi koloretsua.
Jesus Maria Etxeberria Irungo EPSZko erabiltzaileak irabazi du Euskara Batzordeak antolatutako I. Argazki Lehiaketa

“Uda” gaitzat hartuta, ekainak 18tik abuztuak 31ra, Euskara Batzordeak antolatutako I Argazki Lehiaketa antolatu da.

Argazki sorta politta jaso da eta ez da erraza izan irabazlea aukeratzea.

Hona hemen saria jaso duen argazkia, egilea, izenburua eta argazkiaria buruzko informazioa. 

EGILEA: JESUS MARIA ETXEBERRIA PAGALDAI (Irungo erabiltzailea)

IZENBURUA: MARTIN ARRANTZALEA, GURE ERREKETAKO PITXI KOLORETSUA.

INFORMAZIOA: Martin Arrantzaleak nire nerabezaroan errekara bainatzera joaten gineneko garaia gogorarazten dit .  Han egoten zen alde batetik bestera  jatekoa non harrapatu. 

Argazki hau uda honetan atera dut gure zentru ondoan dagoen Txingudiko badian. Bertara natura gustoko duen jende asko joaten da handik  pasatzen diren hegazti migratzaileei argazkiak atera eta ikuskatzeko. 

“Txingudi” Hegaztientzako Babes Berezirako  Europako Naturaguneen Sarean integratuta dago. 

Aita Menniko Aromatika-Tailerreko produktuekin osatutako otarre/saria jaso zuen irabazleak astelehen hontan, 2021/09/20.

Zorionak Jesus Maria!!!!

Jesus Maria Etxeberria Irungo EPSZko erabiltzaileak irabazi du Euskara Batzordeak antolatutako I. Argazki Lehiaketa