Juan Carlos Irizar, bira solidario berria eta disko berria

“Bihotzeko izarrak – Estrellas del corazón” diskoan 13 abesti daude, eta horietako bakoitza pertsona batentzat edo batzuentzat dago eskainita.
Juan Carlos Irizar

Juan Carlos Irizarrek Donostiako Aquariumean estreinatuko du bere azken diskoa eta Aita Menni Ospitaleak mundu osoa gonbidatu nahi du bere aurkezpenera. Zentroko pazienteen abesbatzako zuzendariak pertsona batzuentzat edo taldeentzat eskaini du abesti bakoitza. Horrez gain, Oñatiko musikariak Liberiako Ahizpa Ospitalarien “We are like you” proiektu solidarioari laguntzeko kontzertuak hasiko ditu berriz. Aurkezpen-ekitaldia asteazkenean izango da, hilak 1, 11:00etan, bira honetako lehen kontzertu solidarioa ere izango dena.

 “Bihotzeko izarrak – Estrellas del corazón”  da Irizarrek bere disko berriari jarri dion izenburua, eta zenbait abesti daude. Hain zuzen Vicente Zaragüetarentzat dago eskainitako abestietako bat. Vicente Juan Carlosen lagun pertsonala da eta zenbait urtetan Aquariumeko presidentea izan zen. Beste abesti bat, “Itsas Kabia”, minbizia duten umeentzat eskainita dago. “Mi estrella luminosa” autismoa duen Guillerrentzat eskainita dago. “Izar txuria” abestia abuztuan jaioko den neska batentzat eskainita dago.  

2. kontzertu solidarioa

Portugaleteko Aspaldiko egoitzan izango da, asteartean, 11:00etan, Monroviako Ahizpa Ospitalarien osasun-zentrorako dirua biltzeko bigarren kontzertua. Liberiari laguntzeko WALY proiektuak (“Wea are like you”) finantzazio-kostuen % 17 biltzea lortu du. Kostua 564.311 euro dira.