Kirol inklusiboaren praktika hazten ari da AMOn, Aita Menni Kirol Elkartearen eskutik

ADAM kalte zerebrala duten pertsonen artean kirol inklusiboa praktikatzeko ohitura sustatzeko sortu zen. Hasi zenetik egindako bi denboraldiek agerian utzi dute kirol jardueraren onura kontaezinak. Horregatik, orain dela hainbat egun batzuk kalte zerebrala duten paziente batzuek egin zuten bezala, ALE B, UDITRAC, UME eta ULEko pazienteak Urdaibaira inguratu ziren ur kirolak praktikatzeko.
Kirol inklusiboaren praktika hazten ari da AMOn

ADAM-Aita Menni Kirol Elkartea kalte zerebrala duten pertsonek kirolaz disfrutatzeko sortu zen berez, eta orain ospitaleko beste unitate batzuetako pazienteak gonbidatu ditu esperientzia atsegin horrekin gozatzera. Horrenbestez, UDITRAC eta ospitaleko egonaldi luzeko y ertaineko unitateetakoak Urdaibaira hurbildu ziren piraguismoa praktikatzera. 

Larunbat berezi horretan, Arrasateko Aita Menni ospitaleko paziente eta profesionalen talde ugari batek paseoa egin zuen piraguan Mundakako itsasadarrean, Laidako hondartzatik irtenda. Pazienteek uretan dituzten trebetasunak erakutsi zituzten eta ederki pasatu zuten paraje berdingabean. Eta kirola egitearen mesedeez gain, denak primeran ibili ziren. 

Urdaibai gune natural benetan eder eta askotarikoa da, eta UNESCOk Biosferaren Erreserba deklaratu zuen 1984an; padura bereziez gain, bertan Euskadiko hondartzarik eder eta preziatuenetakoak daude, Laga eta Laida.

Zalantzarik gabe, begiraleak eta pazienteak ados daude: hau errepikatu beharreko txango horietako bat da.