Kirolaren eguna eta gizarteratzea Why Not fundazioaren eskutik

Beste urte batez Real Sociedad Fundazioaren laguntzaz antolatutako Futbito Txapelketan parte hartu genuen
Osasun Mentalaren Munduko Eguna

Dagoeneko ohikoak gara Why Not Fundazioaren Futbito Txapelketan, gaixotasun mentala duten pertsonak eta haien ahotsa nabarmentzeko sortu zena. Joan den irailaren 23an 150 jokalari inguru bertaratu ziren Puioko futbol-zelaian. Aita Menniren aldetik 18 pertsonak lehiatu genuen, bi taldetan banatuta. Berriro primeran pasatu genuen eguna eta Real Sociedad Fundazioaren laguntzari esker ez zen ezer falta izan.

Kirolaren eguna eta gizarteratzea Why Not fundazioaren eskutik

Argazkietan ikusten denez, Bixio Gorriz, José Mari Martínez, Miguel Fuentes eta Periko Alonso izan ziren sariak banatzeaz arduratu ziren beteranoak. Bigarren postuan sailkatu ginen!

Kirolaren eguna eta gizarteratzea Why Not fundazioaren eskutik

Aita Menni Ospitalea eta bere zentroak Why Not Fundazioak antolatzen dituen jardueretan parte hartzen du normalean. Fundazio hau 2010. urtean sortu zen Gipuzkoan, aisialdiaren bidez osasun mentaleko arazoak dituztenen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Gizarteratzearen eta aniztasun funtzionalaren aurrean sentikor bihurtzeko modu bat kirolaren bidez egitea da.