Komunikabide espezializatuek zein jeneralistek Ereiaro-ren inaugurazioa erakusten jarraitzen dute

Espainiako Psikiatria Elkarteko martxoaren albiste buletinak gure ospitalean baratzezaintza terapeutikorako irekitako proiektua jaso du. Diario Vascok Ekoudalatx-eko ekintzaileen egitasmoa nabarmendu du igandeko edizioan.
Komunikabide espezializatuek zein jeneralistek Ereiaro-ren inaugurazioa erakusten jarraitzen dute

Espainiako Psikiatria Elkartearen eta  Espainiako Psikiatria Biologikoaren Elkartearen albiste buletinak 84. zenbakian argitaratu duenez, Aita Menni Ospitaleak “baratzezaintza terapeutiko eta okupazionaleko proiektu bat inauguratu zuen joan den martxoan, eta, horretarako, Arrasate gipuzkoar herriko instalazioetan nekazaritza ekologikoko mintegi bat eta berotegi bat eraiki ditu”.Neewsletter’ hori Espainia osoko Psikiatriako espezialistei zuzenduta dago, eta azken hileko albiste nagusiak zabaltzen ditu. “Egitasmoaren helburua da gaixotasun mentala duten pazienteek euren errehabilitazio prozesua osatu ahal izan dezaten, nekazaritza ekologikoaren bitartez, gizarte zein lan ingurunean integratu ahal izateko jarrerak garatzea bultzatuz”, nabarmendu du Ereiarori buruz.

Horrez gain, joan den igandeko edizioan, hilak 9, Diario Vascok Ereiaro Proiektuaren xehetasun guztiak eskaini ditu erreportaje batean, zeinean Ekoudalatxeko ekintzaile Nerea Altunak eta Idurre Arangurenek gure zentroarekin duten harremana azaltzen duen..

Ereiaro ireki zenetik, Aita Menniko 70 pazientek baino gehiagok barazkiak, loreak eta landare aromatikoak lantzen dituzte. Espero da proiektuarekin hainbat helburu betetzea alderdi terapeutikoan eta baita gaitasun eta integrazio soziolaboralean ere.