Konzertu solidarioak ‘We are like you’, a mental healthcare project for liberian people

Aita Mennik herrialdearen errealitatea eta Ahizpa Ospitalarioen Komunitateak dituen beharrak ezagutarazten laguntzen du, eta bertako biztanleriari laguntzeko fondoak biltzen saiatzen da.
Konzertu solidarioak 'We are like you'

We Are Like You” proiekturako fondoak biltzen laguntzeko helburuarekin, oñatiar musikari, konpositore eta zuzendari Juan Carlos Irizarrek hainbat ekitaldi programatu ditu Euskal Herriko zenbait herritan. 

Irizarrek musika instrumentaleko 30 disko baino gehiagoren egilea da, dozena bat partitura liburu argitaratu ditu, eta musika konposizio asko eta asko egin ditu antzerkian, telebistan, dokumentaletan, filmetan, haurren ingurune pedagogikoan, bandetan, ereserkietan… 

Bere jardueraren zati handi bat proiektu solidarioetara lotuta dago eta, horien artean, Ahizpa Ospitalarioen Arrasateko Aita Menni Ospitaleko Pazienteen Abesbatzaren zuzendaritza dago. 

EBOLA LIBERIAN GAUR EGUN 

OMEren datuen arabera, birusak 9.635 pertsona hil ditu Afrika Mendebaldean –3.900 Liberian, 3.408 Sierra Leonan eta 2.057 Ginean–. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) oraindik ez du adierazi Liberia epidemiaren agerralditik libre dagoela, baina herrialdean birusaren transmisioa nabarmen urritu dela hauteman du. 

Halere, gaur-gaurkoz, lehentasuna “Osasun Sistema Nazionala berreraikitzea” da, ebolaren epidemiaren lehen agerraldiarekin hondoratu egin baitzen.  Horrek ospitaleak eta osasun zentroak ixtea eragin zuen. Gaur egun ospitale gehienak zabalik daude, baina ahalmenak oso urrituta dituzte. 

AHIZPA OSPITALARIOAK LIBERIAN 

Ahizpa Ospitalarioak 1966an hasi ziren Liberian lanean, betiere Osasunaren sektorean, “Benedict Menni” eta errehabilitazio zentro batekin. 2014an hasi zen ebolaren krisiarekin, herrialdeko osasun zerbitzuak ixten joan dira –horien arte “Benedict Menni” osasun etxea –, langileak zein pazienteak kutsatzeko beldurrez baitzeuden. Horrek eragin du lehen kontrolatuta zeuden gaixotasunen prebalentzia larriki areagotzea eta hilkortasun tasa handitzea. 

Konzertu solidarioak 'We are like you', a mental healthcare project for liberian people

Aita Mennitik lankidetza programa bat garatu dugu Liberiarekin, herrialdeko Osasun Ministerioarekin koordinatuta, Monroviako Ahizpa Ospitalarioen Benedict Menni Zentroari laguntzeko, instalazioak berriro ireki eta osasun mentaleko programa bat martxan jarri dezan, hori izan baita bereziki azken urteetan izan duen nahia. Programak “We are like you” du izena, gaixotasun mentala nozitzen duten pertsonak ez estigmatizatzeko aipamen argia eginez. 

Honako proiektu hau Osasun Sistema Nazionala berreraikitzeko ahaleginean kokatzen da, eta helburu hauek hartzen ditu: 

1)Benedict Menni Health Center Osasun Zentroa berrirekitzea. (2015eko apirila). 

2)Ebolak erasandakoei laguntza psikologikoa emateko programak egitea, biktimen senideei eta ingurune komunitarioari, bizirik geratu direnei eta osasunaren profesionalei zuzenduta. 

3)Gaixotasun mentala duten pazienteentzako Eriondo Unitate bat martxan jartzea,  Osasun  Ministerioaren mendekoa den Grant Mental Hospital/JFK ospitalearekin koordinatuta. 

4)Osasun mentaleko pazienteentzako anbulatorioko arreta martxan jartzea Benedict Menni Health Center Osasun Zentroan, Osasun Ministerioaren “Wellness Center” programaren barruan. 

5)Gaixotasun mentala duten pazienteekin jarduteko prestakuntza programak, Erizaintza Eskolarekin, Medikuntza Fakultatearekin, Carter Fundazioarekin, Osasun Ministerioarekin eta erakunde komunitarioekin lankidetzan. 

Nazioarteko komunitatearen laguntza finantzarioa nabarmen murriztu dela egiaztatu da, eta hori kezkatzeko motiboa da. 

Aita Mennik herrialdearen errealitatea eta Ahizpa Ospitalarioen Komunitateak dituen beharrak ezagutarazten laguntzen du, eta bertako biztanleriari laguntzeko fondoak biltzen saiatzen da. Liberiarekin dugun “We are like you” lankidetza proiektuari ekarpen ekonomikoa egin nahi dioten pertsonek Laboral Kutxako zenbaki honetan egin ditzakete beren emaitzak: 

Laboral Kutxa

ES51 3035 0001 56 0010129618

Konzertu solidarioak 'We are like you', a mental healthcare project for liberian people