Lehen hiru Ahizpa Ospitalarien bizitzetan gehiago sakondu dugu Kongregazioaren sorreraren 134. urteurrena dela eta

Maiatzaren 29ra aurreratu genuen maiatzaren 31n ospatzen den Bihotz Sakratuaren Andre Mariaren festa. Egun horretan, gainera, Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien kongregazioaren sorreraren urteurrena ere bada.
Lehen hiru Ahizpa Ospitalarien bizitzetan gehiago sakondu dugu Kongregazioaren sorreraren 134. urteurrena dela eta

Ospakizun hunkigarri batekin gogoratu genuen 1881ko maiatzaren 31 hura. Orduan, Ciempozuelosen, Ama Birjinaren babespean eta San Benito Mennirekin, ahizpa Maria Josefa Reciok, ahizpa Maria Angustias Giménezek, ahizpa Maria Dolores Ibáñezek, ahizpa Rita Moralesek, ahizpa Antonia Sánchezek, ahizpa Eusebia Gómezek, ahizpa Martina Antíak, ahizpa Josefa Franquezak, ahizpa Catalina Rebollarek eta ahizpa Dolores Merinok gure erakundea abian jarri zuten.

Aurretik, maiatzaren 26, 27 eta 28an Ama Birjinaren omenezko hirurrena ospatu genuen. Egun bakoitzean lehen hiru Ahizpa Ospitalarien bizitzak sakonki aztertu genituen: Maria Josefa Reciorena, 26an; Maria Angustias Giménezena, 27an eta Maria Dolores Ibáñezena, 28an.