Lehen laguntza psikologikoak krisi eta larrialdi egoeretan

Aita Menni Ospitaleko psikologiek, horien artean larrialdietan esperientzia izateagatik nabarmentzen den Alfonso Sáez de Ibarra psikologoa dagoela, alerta psikologiko goiztiarraren alde egiten dute.
20 urteko lankidetza Ertzaintzarekin osasuna sustatzen

Osasun mentaleko arreta integralaren barruan, duela hamarkada bat baino gehiagotik Aita Menni Ospitalea larrialdi eta hondamendietan esku hartzen duten zenbait erakunderekin elkarlanean aritzen da; horien artean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila eta Gurutze Gorria daudela. AMHk larrialdietan edo hondamendietan esku hartzeko egoera onenetakoan dagoen gailuetako bat du. Psikologia Saileko kanpoko kontsulta zerbitzua osatzen duten psikologoen taldean Alfonso Sáenz de Ibarrak salbuespen egoeretan duen esperientzia nabarmentzen da.

Luzeegia izango litzateke denak aipatzea. Gurutzeko Gorriko Laguntza Psikosozialeko Larrialdietan Berehala Erantzuteko Taldeak (LBET) prestatzeaz gain –AMHren eta Euskal Herriko Gurutze Gorriaren artean sinatutako hitzarmen bati esker-, boluntario gisa ere aritzen da erakunde berean. Alfonso Sáez de Ibarra larrialdi-egoeretan lehen laguntza psikologikorik gehien eman dituen profesionaletako bat da. Horrela, martxoaren 11ko biktimen senideei laguntza psikologikoa emateko unitatean parte hartu zuen. Hamabi urte geroago, larrialdien aurreko arreta psikologikoa oraindik ez da profesionalizatu gure inguruan, eta boluntarioen esku uzten da. Gainera, beti ez da ematen. “Oraindik ez da profesionalizatu. Anbulantzia-zerbitzuen hastapenetan bezala gertatzen da“, azaldu du gure adituak.

Trauma osteko estresa gertaera estresagarri, mehatxagarri edo katastrofiko baten ondoren  modu berankorrean agertzen den erantzun patologiko bat da, berez, pertsona gehienengan ondoeza eragingo lukeena.  Hainbat modutara adierazten da, baina gehienbat, trauma berriro bizitzen den gertakariak errepikatzen dira, oroitzapen edo ametsen bidez, sorgortze emozionala gertatzen da, inguruneari erantzuteko gaitasun falta, edo trauma eragin zuten jarduerak eta egoerak saihesten dira.

Helburua: prebenitzea 

Pertsonek traumatikoak izan daitezkeen egoerak izaten dituztenean, laguntza psikologikoaren esparruan egindako esku-hartzeen helburua funtsean trauma osteko estresa eta bestelako konplikazioak prebenitzea da, azaldu du.

Trauma osteko estresaren ondorioak nahasmendu psikiatriko edo psikologiko baten lehen sintomak agertzen direnean (Burnout-en sindromea, antsietate-depresio koadroak, trauma osteko estres sindromea eta batzuetan agerraldi psikotikoak) antzematen dira”, adierazi du Saenz de Ibarrak. Eta hauxe gaineratu du:  “Izaki bizidun gehienek gertaera traumatiko baten ondoren osasun mentala mantentzen badute ere, oso zaila da aurreikustea zein gaixotuko den eta zein ez mota honetako egoera baten aurrean.Hori dela eta, arreta psikologiko goiztiarrak (lehen laguntza psikologikoak), kasu horiek ez gertatzea bilatzen duen prebentzio-esku hartzea ekartzen du.Gainerako pertsonentzat, laguntza psikologiko goiztiarrak gertaerari aurre egiten laguntzen du, erabakiak hartzeko geldituta edo blokeatuta geratzen direnean, eta sufrimendu mailak maila arruntetara murriztu eta laburragoak direnean”.

Erantzunetara moldatzeko jarraibideak

Lehen laguntza psikologikoen bidez, beraz, geroko asteetan erantzun berri baina arruntak gertatzen diren biktimen erantzunei modu osasungarrian aurre egiteko jarraibideak ematen dira. Saez de Ibarraren arabera ez da berariazko jarraipenik egin beharrik hasiera batean. Pertsonak bere baliabide pertsonalekin eta esku-hartzean emandakoekin ez badu hobera egiten erreferentziako osasun-zerbitzuekin jartzen da harremanetan, tratamendua behar duen ala ez baloratzeko.

Atentatuetan, erasoetan, bahituak dauden lapurretetan, laneko istripu larrietan, trafiko istripuetan, haurrean heriotzetan eta bestelakoetan berehala jarduteak, horiek izaten dituzten pertsonen erantzun kognitibo-koduktual eta emozionalen prebentzio-kudeaketa eta kudeaketa terapeutiko egokia egiten laguntzen du. Psikologoak nabarmendu du mota horretako egoerek emozio- eta estres-zama handia eragin dezaketela bai zuzeneko biktimengan bai senide edo lankideengan (bigarren mailako biktimak izan daitezkeenak). Beraz, horiekin ere esku hartu beharko litzateke.

Larrialdietan parte hartzen dugun profesionalek hainbat ikuspegi teorikotan oinarritutako teknika psikologikoak erabiltzen ditugu, funtsean psikologia kliniko eta sozialetan oinarritutakoak. Horietako askok estresaren maneiuarekin eta baliabide pertsonalen erabilerarekin zerikusia dute”, esan du.